Martxoaren 8an Emakumeok* planto egingo dugu!

Mundukideko emakumeek bat egiten dugu mugimendu feministak egindako deialdiarekin eta osteguna martxoak 8 lan uztea egingo dugu 11:00tatik 15:00tara.

Gurekin batera hausnartzera gonbidatzen zaituztegu.

Eredu patriarkala nagusi den mundu batean bizi garela baieztatzetik abiatzen gara. Eredu horrek emakumeen gaitasunak eta eskubideak mugatzen ditu eta ezaugarri hauek dauzka: ez du bidezkotasunik bultzatzen eta desberdintasunak sortu eta birsortzen ditu, edozein gizartez ari garela ere. Genero berdintasunaren aldeko lanak bilatzen duena da desberdintasun horiek gainditzea eta gizonen eta emakumeen arteko benetako berdintasuna bizitzako esparru guztietan lortzea.

Gure ustez, Mundukideren lanak ezin du saihestu erronka hori, izan ere, ezin da komunitate baten bidezko garapenaz berba egin genero berdintasunik ez badago. Garapenaren alde egiten dugun lanak desberdintasunak sortzen dituzten egiturak deuseztatzea bilatu behar du, kontuan izanik desberdintasun horien artean oinarri-oinarrizkoak direla generoari dagozkionak. Ondorioz, gure analisi, jarduketa eta ebaluazioetan genero ikuspegia txertatzen dugu.

 

 

MUNDUKIDEren sare sozialetan esandakoak

  • O churrasco
  • Cooperativistas de MONDRAGON en cooperación con Mundukide
  • Cooperativistas de MONDRAGON en cooperación con Mundukide
  • IV FOROKOOP 2010