LATA EMATERA GATOZ!

 2017 URRIAK 17 POBREZIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA

“Pobreziaren aurkako nazioarteko eguna” dela gogorarazteko Ausolan eta Mundukide LATA EMATERA GATOZ!

Mundu osoan 793.000.000 pertsona esnatzen baitira egunean zehar jatekorik izango duten jakin gabe. (Imagina ezazu,etxean gertatuko balitzaizue). Gaixotasunak, hildakoak,… belaunaldiz belaunaldi eta irtenbide gabe.

 NEKAZAL FAMILIAK DIRA KALTETUENAK

FAOren datuen arabera, nekazariak dira munduko biztanlegoaren erdia eta jaten dugunaren %70aren ekoizle, baina paradoxikoki  pobrezian bizi diren 10 pertsonetatik 7 nekazariak dira.

Tamalgarria den egoera honi buelta ematen hasteko, besteak beste, nekazari txikiek babes handiagoa beharko lukete, lur, hazi, ur eta merkatuarekiko eskubide eta iriste handiagoa izan dezaten. Aldaketa klimatikoa eragiten duten efektuak saihesteko neurriak hartzeaz gain, baita gatazka artean bizi diren nekazariei  nekazal lana ez dadin oztopatua izan.

Mundukiden, Ausolan bezalako bidelagunekin batera, Afrika eta Latinoamerikako herrialde eta komunitateetako herritarrek errenta sortzeko duten gaitasuna handitzeko egiten dugu lan. Berdintasunean eta jasangarria oinarritutako garapen ekonomikoa sustatuaz, bertako pertsonak ahalik eta burujabeen izan daitezen.

LATA EMATERA GATOZ

Urtez urte, HEZKUNTZA alorrean aktibatzen dugun ekimen txiki baina beharrezkoaren helburu nagusia, gosea eta gizarte ezberdintasuna bezalako errealitateak bizirik dirautela gizarteari behin eta berriz gogoratzea da.

20 IKASTETXETARA ETA 69.723 ETXETARA IRITSIKO DA MEZUA

20 ikastetxetako 500 haur eta gaztetxok gaiaren inguruko sentsibilizazio ekintzak egingo dituzte Ausolanek eguerdian bazkal ondoren ematen duen zerbitzuarekin batera.

325 ikastetxetako 69.723 ikasleren etxeetara helduko da Ausolaneko menu orriaren bitartez “ lata ematera gatoz” sentsibilizazio mezua.

MUNDUKIDEren sare sozialetan esandakoak

  • Mundukide en Mozambique
  • Mundukide en Mozambique
  • O churrasco
  • Mistica e simbologia MST