‘Mugak Hautsiz’ dokumentala, Mundukide Sariko irabazlea Huhezineman

2019ko Huhezinema jaialdiko irabazleak.

Hamabi hamarkada bete ditu zinemak, eta hamabi ediziora iritsi da Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdia. Dozenaka lagun egin ditugu bidean, eta hamaika film labur ikusteko aukera izan dugu. ‘Zinemak hamabi’ lelopean iaz Euskal Herrian egindako lanen uzta jaso dugu hamabigarren edizioan, eta hamabi sari banatu ditu jaialdiak lan horien artean.

Goraino bete da Aretxabaletako Arkupe Aretoa Huhezinema Euskal Film Laburren 12. edizioaren azken egunean: zinema zaleak, Ikus-entzunezko Komunikazioko ikasleak, film laburren egileak, babesleak….Kepa Errasti aktore eta zuzendariak aurkeztu du gaur arratsaldeko emanaldia.

MUNDUKIDE SARIA

Mundukide sariak, hiru sailetan aurkeztutako film laburren artean Giza Eskubideak eta Justizia Sozialaren gaiak egokien txertatuta dituen film labur onena sarituko du.

Asier Toledo eta Xabier Martinen ‘Mugak Hautsiz‘ dokumentala izan da Mundukide Sariko irabazlea, Giza Eskubideak eta Justizia Sozialaren gaia egokien txertatuta dituen film laburra.

Mundukideren misioa baliabideak eta ezagutza partekatuz Hegoaldeko herriekin lankidetzan jardutea da, “hegoalde” hitza ongizate ekonomiko eta sozialetik kanpo dauden komunitate eta herrialdeak definitzeko erabiliz. Iparralde, hegoalde, mendebalde eta ekialderen arteko aldeak txikituko dituen garapen eredu baten alde egiten du apustu Mundukidek. Ikuspegi globala ardatz duen eredua: guztiok osotasunaren parte garen heinean, dagokigunaren zatiaren erantzule gara, tokiko errealitatea eta kultur aniztasuna kontuan hartuz. Pertsona guztion giza eskubideak bermatu, aberastasunaren banaketa orekatu eta bizi baldintza duinak sortzean justizia bilatzen duen eredua, hain zuzen.

Mundukide Sariko irabazlea, ‘Mugak Hautsiz’ (Asier Toledo eta Xabier Martin).

MUNDUKIDEren sare sozialetan esandakoak

  • O churrasco
  • Cooperativistas de MONDRAGON en cooperación con Mundukide
  • Voluntarios de LKS auditores colaboran en el proyecto de Marrupa
  • IV FOROKOOP 2010