URRIAK 20an ospatuko da Lasterketa Solidarioa. Eman izena!


Kooperatiben arteko
V. lasterketa solidarioa
2019ko Urriaren 20an

Lasterketaren helburua, Mundukideren lana gizarteratzea eta proiektua aurrera eramateko babesa lortzea da, kooperatiben izaeraren ezaugarri gisa, talde lanaren balioa agerian jarriz. Eman zure izena hemen

Mondragon Unibertsitateko ikaslea bazera eta parte hartu nahi baduzu, eman zure izena hemen.

Aurtengo lasterketari esker jasotako dirua, ETIOPIA hegoaldeko nekazarien bizi baldintzak hobetzeko martxan jarri berri dugun programara bideratuko da. Herritarrek errenta sortzeko duten gaitasuna handitzea da helburua eta horretarako berdintasunean eta sostengarritasunean oinarritutako garapen ekonomikoa sustatzen du programak, bertako pertsonak ahalik eta autonomo eta burujabeen izan daitezen.





3 modalitate ezberdinetan
hartu dezakezu parte




3 pertsonako
talde lasterketa

Milaka pauso eta helburu bat!

Edo beste modu batera esanda, Mozambike, Brasil eta Kolonbiako milaka pertsonen gaitasun sozioekonomikoa sendotzen jarraitu ahal izateko milaka pauso emango ditugu bertaratuko garen pertsona solidarioek.

Mundukidek, kooperatiben eta pertsona kontzienteen aliatu nagusia izan nahi du nazioarteko elkartasunaren alorrean. Babesa eta bizia ematen diotenen zerbitzura dagoen tresna izan nahi du, hegoaldeko herrialdeetan ere eraldaketa sozialean laguntzeko.

Nordic Walking
ibilaldia

Oinezko
ibilaldia

Modu batera edo bestera, Aretxabaletako (Gipuzkoa) Urkulu urtegiari 7 Km ko buelta ematea da erronka, osasuna eta elkartasuna bateratuaz. Hona hemen 2018 bizi izandakoa.

Mundukide Fundazioa 1999. urtean sortu zen, kooperatibetan makina bat urtetan lanean aritu eta bailarako GGKEetan parte hartzen zuten hainbat pertsonek bultzatuta.

2 lan ildo jarraitzen ditu: Eskualdeko garapen sozioekonomikoa eta gizarte ekonomia sendotzea.

Izen emateak
Aukeratu modalitatea

0 Dortsalarekin parte hartu nahi baduzu egin kilik hemen

0000 DORTSAL SOLIDARIOAREKIN parte hartu nahi baduzu egin kilik hemen

Lasterketan parte hartu gabe ETIOPIAko proiektuarekin bat egitea nahi izanez gero,  eskuratu hemen 0000 DORTSALA 15€ ren truke eta lasterketako kamiseta izango duzu oparri. 15 €tako ekarpena  LABORAL Kutxako 3035 0001 59 001 013 0683 kontuan egin dezakezu . Kontzeptua: Emalearen izen abizenak.

Aurtengo lasterketari esker jasotako dirua, ETIOPIA hegoaldeko nekazarien bizi baldintzak hobetzeko martxan jarri berri dugun programara bideratuko da. Herritarrek errenta sortzeko duten gaitasuna handitzea da helburua eta horretarako berdintasunean eta sostengarritasunean oinarritutako garapen ekonomikoa sustatzen du programak, bertako pertsonak ahalik eta autonomo eta burujabeen izan daitezen.

Babesleak:

Babesle guzti hauek, lasterketak ahalik eta gastu txikiena izan dezan laguntzen digute.  Ahalik eta kopuru ekonomiko handiena atzerrian zuzentzen ditugun programetara bideratzea delako helburua. MILESKER ZUEN EKARPENAGATIK.

Azken urteetako lasterketen argazkiak

Lo que se dice en las redes sociales de MUNDUKIDE

  • O churrasco
  • Cooperativistas de MONDRAGON en cooperación con Mundukide
  • Cooperativistas de MONDRAGON en cooperación con Mundukide
  • Voluntarios de LKS auditores colaboran en el proyecto de Marrupa