ZATOZ LAN TALDERA

Mundukide, bere alderdi exekutiboan, profesional talde batek osatzen du. Animatu eta ETORRI!

Mundukide diruz lagundu

Buletinera HARPIDETU

Mundukide
Sare sozialetan

  • Mundukide: Youtube 
  • Mundukide: Facebook 
  • Mundukide: Flickr

Praktikak egin

Fundazioak, bere misioa jarraituaz, unibertsitateko ikasleen praktika eta karrera amaierako proiektuak egitea bilatu, bultzatu eta sustatuko du. Praktika hauek bai egoitzan, Arrasaten, erakundearen beharretan, edo baita proiektuetan ere, Interkooperazio Programen beharretan, egin ahal izango dira. Praktika hauek ere arlo desberdinetan jorratu ahal izango dira: enpresagintza, ingeniaritza, ingeniaritza zibila, komunikazioa, etab.


Praktikak irizpide hauek arabera bultzatuko dira:

  • Beharra: Bai erakundean edo baita Programetan ere behar konkretuei erantzun behar die.
  • Aukera: Ikasle baten perfilak, bai erakunde zein Programaren batean, arloren bat garatzeko aukera ikusteak
  • Perfila: Ikaslearen perfilak derrigorrez erantzun behar du definitutako behar edo aukerari, nahitaezkoa da ikaslearen ikasketak eginbeharrekoari erantzutea.
  • Erakundearen ahalmena: Erakundea bera zein Programaren ahalmena ere kontutan hartuko da, ahalmena ikuspegi ekonomikotik, pertsonen dedikaziotik, logistikatik, etab.

Interesa badaukazu bidali zure kurrikuluma. “kurrikuluma bidali”


Creative Commons-en baimena