BOLONDRESA IZAN
Denok garelako beharrezkoak...
Boluntarioa izan
Fundazioak, pertsonen parte hartze boluntarioa bilatu, bultzatu eta sustatuko du . Mundukidek, langileekin dituen irizpide berdinak izango ditu boluntario gisa ari diren pertsonekin, harrera, formazio, informazio, parte hartze eta ebaluaketari dagokionean.
Boluntario lana, erakundearen egoitzan, Arrasaten edo Programetan (Brasil, Kuba, Mozanbiken…) egin ahal izango da eta arlo ezberdinetan: enpresagintza, antolaketa, ingenieritza, komunikazioa, administrazioa, kooperatibagintza…
Boluntariotza irizpide hauen arabera bultzatuko da:
- Beharra: Bai erakundean edo baita Programetan ere behar konkretuei erantzun behar die.
- Interesa: Pertsona konkretuek erakusten duten interes eta disponibilitateei erantzungo die.
- Perfila: Pertsonaren perfil, esperientzia zein disponibilitateak definitutako behar edo aukerei erantzungo die.
- Erakundearen ahalmena: Erakundea bera zein Programaren ahalmena ere kontutan hartuko da, ahalmena ikuspegi ekonomikotik, pertsonen dedikaziotik, pertsonei atentziotik, logistikatik, etab.
- mundukide@mundukide.org
- Telf. 943 772 010
Blogak
Estekak





