ZATOZ LAN TALDERA
Beste mundu bat posible delako.
Zatoz lan taldera
Mundukide, bere alderdi exekutiboan, profesional talde batek osatzen du. Profesionalok Fundazioak kontratatzen ditu, Fundazioa baita Barne Prozesuak eta Interkooperazio Programak planifikatu, koordinatu, kudeatu eta bere lidergopean eramaten dituena. Pertsona horiek bai Arrasateko egoitzarako bai Programetan in situ lan egiteko kontratatzen dira.
Mundukidek diziplina anitzeko profila duen talde bat bilatzen du, hau da, hainbat arlotan trebatutako pertsona talde bat osatu nahi du; horien artean: ingeniariak, ekonomialariak, agronomoak, soziologoak etab. Gainera, egiaztatutako eskarmentua daukaten pertsonak bilatzen dira; batetik, kooperatibagintzan, eta bereziki Mondragon Esperientzia Kooperatiboan, eskarmentua dutenak, eta bestetik, garapenerako lankidetzan eskarmentua daukatenak.
Fundazioaren balio eta printzipioak partekatu, bere gain hartu eta balio horiekin identifikatu eta koherentzian jardungo duen talde bat bilatzen da, hau da, pertsona konprometituak, arduratsuak eta Fundazioan zein Programetan aktiboki esku hartzen dutenak bilatzen dira; talde lanean jardungo dutenak eta bai pertsonalki bai eguneroko zereginetan jokaera kooperatiboak (langileak, parte hartzaileak, arduratsuak, solidarioak, lankidetzarako, partekatzeko eta etengabeko ikaskuntzarako prest) eta lankidetzazkoak (errespetua, bestearekiko berdintasunez jokatzea, apaltasuna, elkarrizketa eta konpromisoa) erakutsiko dituztenak.
MUNDUKIDE proiektuak, arlo guztietan –baita genero harremanen arloan ere– gizarte bidezkoago eta autoeratuagoen aldeko eraldaketan jardunez, bereziki kontuan hartzen du azken arlo hori proiektu hau osatzen duten pertsonen garapenean.
Testigantzak

Marco de Lama
(Mekanikako ingeniaria, aurretik 10 urtetik gorako eskarmentua dauka lankidetzan, Enpresa Teknikaria Brasilgo Proiektuan 2010eko ekainetik 2011ko uztailera):

Celine Lopez
(Gizarte langilea, ez dauka aurretiazko eskarmenturik lankidetzan, Administraria Mozambikeko Marrupa Programan 2010eko otsailetik 2011ko maiatzera arte).
Blogak
Estekak





