JEQUETEPEQUE
Cedepas Norte, erakundeari laguntzen…
Jequetepeque
CEDEPAS NORTE – PERÚ
2010ean zehar, Peruko CEDEPAS-NORTE erakundearekin lankidetzan jarraitu dugu, Euskal Herriko FISC eta Foro Rural Mundial GGKEekin elkarlanean. 2008an onartutako Eusko Jaurlaritzako programako lanak burutu dira 2010ean zehar.
2010ean zehar bertako nekazariei laguntza ematen jarraitu dugu, Central de Cooperativas de Consumo dinamizatu eta gaitzeko lana egin da eta Jequetepeque Bailarako Central de Productores-ekin ere jardun dugu.
Aurtengoan, lehen aldiz, Mundukidek zuzenean parte hartu du Programaren barruan kontuan hartzen zen Kooperatibagintzako Diplomaturan irakasleak jarriz. Boluntario bat eta Lankiko ikerlari batekin “Gestion Sociocooperativa” moduloa eman da. Diplomatura hau bertako Cedepas-Norte GGKEa, L’stonnac Elkartea eta Trujilloko Unibertsitate Nazionalaren elkarlanean eman da.


