TRUKE PROGRAMA
Erreferentziazko jarduera ekonomiko berriak sustatzeko
Esperientzia Komunitarioen Truke Programa
2009an, urtero MUNDUKIDE FUNDAZIOAK eta LANKI Institutuak antolatzen duten TRUKE PROGRAMAK, 10. urteurrena bete du eta horregatik beste edizioetan zehar parte hartutako hainbat bekadun gonbidatu dira berriz ere, denon artean programa baloratu eta urteurrena ospatzeko.
HELBURUAK
- Programa baloratzea eta bakoitzaren herrialdeko errealitatzean esperientziak izan duen inpaktua ezagutzea.
- Elkartruke esperientzia gizarteratzea nahi izan da, gehien bat unibertsitateko ikasle, talde kooperatibista eta Debagoienari orokorrean ; ekonomia sozialaren gainean sensibilizatze lana eginaz, hegoaldeko herrialdeen errealitateak ezagutaraziz.
- Progamaren 10. urteurrena ospatzea.
Partaideak
Edizio honetako partaideak, beste edizioren baten parte hartutako kooperatiba edo komunitate ezberdinetako buruzagietatik, ustez potentzialki nabarmenenak izan dira. Herrialde eta kontinente ezberdinetatik etorritako gizonezko eta emakumezkoak, ekintza sozio ekonomiko produktiboekin erlazionatutakoak denak.
Partaideak: David Efrén Salazar -Cooperativa CAIA (Ecuador, 2000), Valcir Ramiro de Oliveira-MST (Brasil, 2001), Angeles Lopez -Centro de Derechos Humanos Victoria Diaz (México, 2002), Moisés Portillo – Grupo Bajo Lempa (El Salvador, 2003), Emilio Rodríguez Peñate – ACPA (Cuba, 2003), William Ramirez – Grupo Salinerito (Ecuador, 2004), Victoria Rafael – empresa participativa ECOMAR (Mozanbike, 2004), Gilberto Blanco -MINAZ (Cuba, 2005) eta Carmen Campos – cooperativa de crédito La Esperanza (México, 2005).







