OSAGARRIAK

Ohiko proiektuetatik aparte egiten diren ekintzak

Mundukide diruz lagundu

Buletinera HARPIDETU

Mundukide
Sare sozialetan

  • Mundukide: Youtube 
  • Mundukide: Facebook 
  • Mundukide: Flickr

Ekintza osagarriak

PRACTICUM HEGOA

2010. urtean zehar, 9 ikasle izan dira Mundukiden ikasketa amaierako proiektu edo praktikak egiten, Besteak beste, komunikazioan HUHEZIkoak, antolakuntzan MGEPkoak, marketin eta enpresagintzan EN­PRE­SA­GINTZA- koak , EHUkoak eta DEUSTUkoak.


TRUKE PROGRAMA

2010ean TRUKE PROGRAMAren birplanteatutako edizio bat burutu zen. Edizio hori pertsona bekadunen prestakuntzan zentratu zen, hiru hilabete iraun zuen eta prestakuntza bukaeran, bekadun bakoitzak enpresa plan bat osatzea zuen helburu.

2010eko apiril, maiatz eta ekainean zehar eman zen prestakuntza. Bertan 18 pertsonak parte hartu zuen ikasle gisa; irakasleak, berriz, MUko hiru fakultateetakoak, LANKIko ikertzaileak, Mundukideko langileak eta hainbat boluntario izan ziren. Ikastaroa Euskal Herriko kooperatibak eta herrian sortutako beste jarduera ekonomiko batzuk ezagutzeko ere aprobetxatu zen.


SALINAS

2009an, hauxe hitzartu zen Aretxabaletako Hiruatx GGKEarekin: GGKE horrek Ekuadorko Fundación Grupo Juvenil Salinas izeneko erakundearekin bultzatzen zuen “Salinas herriko perretxiko deshidratatuen fabrikari laguntza” proiektua elkarlanean egitea. Proiektua 2010ean bukatu zen.

Mundukidetik, ikasle baten karrera amaierako proiektuaren bitartez, batetik, antolakuntzan eta bideragarritasun planetan aholkularitza eman da, eta bestetik, proiektuaren kudeaketa eta administrazioa eraman da. Hiruatxek, berriz, proiekturako 58.815 euroko aurrekontua lortu eta finantzatu du, eta herrian sentsibilizazio eta informazio lanak egin ditu.


HAITI

Haitiko lurrikararen ondoren, Euskadiko Kutxako gure kontuetan pertsona partikularrak ekarpenak egiten hasi ziren; hori guztia guk ezer bultzatu barik eta publizitaterik egin barik. Ekarpenen artean, langileen artean kooperatiba batean bildutako diru kopuru bat ere bazegoen.

Hasiera-hasieratik argi izan genuen diru hori Haitiko lurrikarak eragindako kalteak arintzeko erabili behar zela, beraz, Mundukidera egindako ekarpenetan, “Ayuda Haiti”, “Haiti” edo “terremoto” hitzak agertzen zirenak batu genituen eta guztira 19.471 euro jaso zen.

2011ko otsailaren 22an Ordezko Batzordeak egindako bileran kopuru hori 20.000 euroraino osatu eta Haitirako laguntza bideratzen ari zen Arrasateko Harreman GGKEari ematea erabaki zen, “Salvemos a los niños/niñas que deambulan por las calles” proiektua finantzatzeko, eta halaxe egin zen Harremanekin hitzarmena sinatu ostean.

Horren guztiaren gaineko nondik norakoak Mundukideren webgunearen bidez jakinarazi ziren.


Creative Commons-en baimena