Mundukide diruz lagundu

Buletinera HARPIDETU

Mundukide
Sare sozialetan

  • Youtube 
  • Facebook 
  • Flickr

Marrupa: fitxa teknikoa

Proiektuaren datu teknikoak

Kokapena

Kokapena

Mozambikeko Errepublika. Programa Marrupako barrutian kokatua dago, ipar-mendebaldean dagoen Niassako probintzian.
Marrupako Barrutia Lichingatik 316 km-ra eta Maputo hiriburutik 2.145 km-ra dago. 58.683 biztanle du eta 14.790 km2-ko azalera (Nafarroak, Gipuzkoak eta Arabak hartzen duten eremua). Niassa probintzia kontuan hartzen badugu, tamaina handiko eta biztanle kopuru ertaineko barrutia da. Barrutiaren dimentsioak ikaragarriak badira ere, zatirik handienean ez da inor bizi eta biztanle gehienak Barruti Buruaren inguruan, 30 km-ko erradio batean, biltzen dira.

Mozambique herrialdeari / Komunitateari buruzko datuak

Biztanleak
21.900.000
Azalera
799.380 km2
Bizi itxaropena
47.8
Haurren hilkortasun tasa (<5 urte)
142 (1000 haurren artean)
Alfabetatze tasa
%44.4
Herrialdearen Barne Produktu Gordina (BPG)
17.100.000.000 USD
Per capita BPG
802 USD
Giza Garapenaren Indizea (GGI)
0,402 / 172. postua
Iturria
PNUD – GGI 2009

Helburu orokorrak

Helburu orokorrak

Helburua Marrupan pobretasun absolutua murriztea da.

Marrupa Vahoxa Programaren ekarpena Mozambikeko Gobernuaren Plano de Acção para a Redução da Pobreza Absoluta 2006-2009 (PARPA II) delakoan zehaztutako helburuekin lerrokatzen da. Plan hau erreferentzia nagusia da Mozambikeko biztanleek jasaten duten pobretasun maila murrizteko borrokan ari diren eragile guztien artean.

PARPA II planaren hiru zutabeetako bat garapen ekonomikoa da eta zutabe horretan biltzen da, hain zuzen ere, Marrupa Vahoxa Programaren lana.

Helburu espezifikoak

Helburu espezifikoak

Programaren helburu espezifikoak hauxe bilatzen du: Marrupako biztanleek, beren kabuz eta beren bitartekoak erabiliz, dauzkaten baliabide ekonomikoak modu iraunkor eta bidezkoan areagotu ahal izatea.

Baliabide gehiago izatea, pobretasun absolututik irteteko behar diren gauzen arteko bat baino ez da. Marrupa Programak bere lana garapenerako osagai horretara bideratzeko hautua egin. Programaren bidez nahi dena da pertsonek baliabide gehiago izatea (dirua, elikagaiak…) hobeto bizitzeko (hobeto elikatu, osasun eta hezkuntza gastuak ordaindu, etxeen bizigarritasuna hobetu…).

Programaren gogoetagaiaren erdigunean pertsonak daude. Lan guztia honetara bideratua dago: pertsonek benetako aukerak izatea hobeto bizitzeko behar dituzten baliabideak beren kabuz lortzeko. Pertsonok baliabide gehiago izan dezaten, barne gaitasunak hartu behar dituzte (esaterako, ureztatze teknikak) eta testuinguruak gaitasun horiek erabiltzeko aukera eman behar du (esate baterako, produkzioa merkaturatzeko errepideak).

Programak modu bidezko batean egin nahi du hori, biztanle gehienek (eta ez gutxiengoak) beren baliabideak areagotzeko. Gainera, oro har, azpitalde sozial guztiek (gazteak, nagusiak, gizonak, emakumeak, Barruti Buruko pertsonak eta landaguneetakoak…) modu batera edo bestera baliabideen areagotze horretan parte hartzea nahi da.

Iraunkortasunaren bidez, Programak bilatzen du baliabideen areagotze horrek luzaroan irautea (hamarkadatan). Horrekin esan nahi da, halaber, ez dela amaitu behar Programari emandako zuzeneko laguntza amaitu delako edo baliabide fisikoak agortu direlako.

Helburua lortzeko, Programak hiru ildo landu ditu: nekazaritza, ekintzailetza eta azpiegiturak. Azken ildo hori Marrupan hirugarren mailako errepideen sarearen –dagoeneko bukatua– eraikuntzan zentratu da.

Onuradunak

Onuradunak

Hasiera urtea

2000

Bazkideak eta onuradunak

Barrutiko 58.683 biztanleen artean ahalik eta pertsona gehien parte hartzea sustatzen da. 2010ean, 3.482 pertsonak parte hartu zuen sustapenetan. Urte berean, 52 pertsona trebatu ziren enpresa arloan. Horien artean 29, 2009ko prestakuntzan parte hartutakoak ziren eta jarraipena egiten zitzaien; gainerakoak, berriz, 2010. urteko prestakuntzan parte hartutakoak ziren.

Kontrapartidako erakundeak

Proiektua betearazten duten erakundeak:

Fundação Mundukide

Proiektuaz Arduratzen diren erakundeak:

Nekazaritza Ministerioa

Programa, hasieratik, oso egonkorra izan da konfigurazio instituzionalari dagokionez.

Alde batetik, Programa sortu zenetik Mundukidek bere gain hartu zuen epe luzerako konpromisoari esker, Programa bera aski egonkorra izatea lortu da epe luzerako ikuspegi bat izateko eta esku hartzeak behar besteko ziurtasunez egiteko. 2008. urtean, Mundukide Fundazioak sendotu egin du konpromiso hori, programari buruzko datozen hamar urteetarako plan estrategikoa onartuta.

Bestalde, estatuko egitura administratiboari zuzenean lagundu ez dion Programa bat izanda ere (2008ko akordioaren ondorioz funtzionarioak prestatu zireneko kasu puntualean izan ezik), administrarien kidegoekin izandako harremanak onak edo oso onak izan dira oro har. Eta hori gertatu da, batez ere, Programak Marrupan izan duen eragina, zalantza barik, positiboa izan delako eta Programak errespetuz tratatu dituelako beti agintariak, nahiz eta Programak jarduteko autonomia osoa izan duen. Horri dagokionez, nabarmendu behar dira, batetik, Probintziako Gobernuarekin 2008an izenpetutako asmo eta lankidetza akordioa eta, bestetik, tokiko ekimen funtsen kudeaketan barrutiko administrazioari laguntzeko 2008. urtearen bukaeran izenpetutako akordioa. Azken akordio hori programaren lehen esperientziaren oinarria da herri administrazioari zuzenean laguntzeari dagokionez.

Adibide onenen artean bat, errepide lanetakoa izan da, non Programaren eta herri administrazioaren arteko lankidetza eta erantzunkidetasuna erabatekoa izan den.

Jarduera Ekonomikoen Barruti Zerbitzuarekin (SDAE, Barrutiko Nekazaritza Zuzendaritza ohia) ere, etengabeko lankidetza egon da, nahiz eta beste modu bateko lankidetza izan.

Azalpen laburra

Azalpen laburra

Mundukide 2000. urtetik ari da Garapen Sozioekonomikorako Barruti Programa batean lanean Marrupako barrutian (Niassako probintzian, Mozambiken). Marrupa Programaren helburu orokorra hauxe da: pobretasun absolutuaren aurkako borroka nazionalari bere ekarpena egitea, Pobretasun Absolutua Murrizteko Ekintza Planari (PARPA) jarraituz, landa inguruneko biztanleen diru sarrerak modu iraunkor eta bidezkoan handituz eta tokiko garapen ekonomikoa sustatuz. Hona hemen programaren jarduketa ardatz nagusiak:

  • Produkzio azpiegiturak eraikitzea
  • Familia nekazaritza dinamizatzea eta c) Tokiko enpresa kooperatiboak sustatzea. Hori guztia helburu honekin egiten da: pertsonek beren egoera hobetzeko benetako gaitasuna izatea, hau da, bizitza duin bat izateko behar dena ekoizteko ezagutzak, ohiturak, portaerak, tresnak, bitartekoak eta testuingurua edukitzea. Mundukidek apustu sendoa egin du, izan ere, 3.000.000 euro inbertitu du aipatutako programan. Lortutako emaitzek (150 km-tik gora errepide egin da landa inguruneetan, 500 parte hartzaile baino gehiago sartu da nekazaritzako kreditu sisteman, baratze produkzioari ekin zaio, kooperatiba enpresa txikiak sortu dira…) tokiko biztanleen, gobernuko estamentuen (barrutikoak eta probintziakoak) eta Eusko Jaurlaritzaren –programa finantzatu baitu– oniritzia merezi izan dute. Leku bakoitzean talde propio iraunkor bat edukitzeari eta etengabeko ebaluazio jardunean aritzeari esker, ingurunea sakon ezagutzen dugu (ezagutza soziala, geografikoa, kulturala, ekonomikoa, instituzionala…) eta hori guztia ikasbidea izan da estrategia eta praktika gutxi-asko arrakastatsuei dagokienez.
Partekatu / Compartir
  • Facebook
  • Twitter
  • RSS
Creative Commons-en baimena