MAJUNE

Majuneko Programa da Mundukidek Mozanbiken hasi duen azkena eta neurri handi batean urteetan pilatutako esperientziaren isla izan da...

Mundukide diruz lagundu

Buletinera HARPIDETU

Mundukide
Sare sozialetan

  • Mundukide: Youtube 
  • Mundukide: Facebook 
  • Mundukide: Flickr

Majune

Majuneko Programa da Mundukidek Mozanbiken hasi duen azkena eta neurri handi batean urteetan pilatutako esperientziaren isla izan da: duela hamar urte, Marrupako programa martxan ipintzen ia hiru urte behar izan ziren. Montepuezko programarekin, berriz, prestaketa lanek bi urte hartu zituzten. Bada Majuneko kasuan dena urtebetean egin da:


LORTUTAKO EMAITZAK

Programa berri bat horren agudo martxan ipini ahal izateko funtsezkoak izan dira, besteak beste:

  • Markinako Munduzabal GKEak Programa berria martxan ipintzeko egin beharreko lanak diruz babesteko hartu zuen erabakia. Ez dira asko izaten azterketak eta prestaketa lanak finantzatzeko prest egoten direnak eta gure eskerrona adierazi behar diogu Munduzabali.
  • Majuneko koordinatzaile berria den Jonathan Domarle lehen ere Mundukiderekin lan egina zen, gure lan estiloa ondo ezagutzen du eta benetan lan bikaina egiten ari da Programa martxan ipintzeko lehen fase honetan.
  • Majuneren Marruparekiko gertutasunak eta Marrupako lankideen (May, Juanjo eta Celine) laguntza ere oso garrantzitsua izan da.
  • Azken hamar urte hauetan Mozambikeko iparraldean lortu dugun esperientzia zabala ere lagungarri suertatu da. Niassan, etxean gaude nolabait. Herria, natura eta ingurua ezagutzen ditugu eta horrek oinarri sendo bat ematen digu.

2010ean lanak ederki joan dira eta espero dezagun datozen urteetan ere hala jarraitzea.

Teknika berrietan trebatzeko heziketa eta laguntza eskainiko dira, baita nekazaritza lanak zabaltzeko mailegu bidezko finantziazioa ere. Nagusiki ortugintza, arroz ekoizpena eta ahuntz hazkuntza bideratuko dira.

Era berean, Marrupan eraiki den errepide sarearen antzera, Majuneko biztanleen beharrei erantzungo dien errepideen definizioa egin nahi da, hurrengo urteetan eraikuntza bultzatzeko.


Creative Commons-en baimena