MOZAMBIQUE

Konfidantza daukagu, herritarren lana, gogoa eta Mundukideren lankidetza, tandem eraginkorra izaten jarraituko duela...

Mundukide diruz lagundu

Buletinera HARPIDETU

Mundukide
Sare sozialetan

  • Mundukide: Youtube 
  • Mundukide: Facebook 
  • Mundukide: Flickr

Mozanbike

2011. urtean Mozanbike iparraldean ere, Mundukidek bultzen duen laugarren programa bat habian jartzeko lanak ekingo ditugu. Programa berriak martxan jartze hauek, Mundukideren 2010-2013 Plan Estrategikoan definitutakoa jarraituz egin dira, baina badaude sentsuzko eta pisuzko arrazoiak erabaki horien oinarrian:


  • Elkartasuna: Gure elkartasuna eta laguntza ahalik eta jende kopuru handienera helarazteko gogoa, ahalik eta pertsona gehienek beraien bizi baldintzak hobetzea lortzeko daukagun nahi eta konbikzioa.
  • Beharra: Mozambiquen bertan, bizi baldintza oso pobreetan bizi den pertsona kopurua handia, laguntza behar duten, nahi duten eta beraien buruaren alde lan egiteko prest dauden gizon eta emakumeak.
  • Emaitzak dituen modelo bat: Urteetan zehar garatu eta egokitutako lankidetza modelu bat, emaitzak lortzen dituen proiektu eredu bat, erreferentzia bat, Marrupa Programa.
  • Efizientzia nahia: oso antzeko kontextuetan, oso antzeko pertsona eta gizataldeekin, oso antzeko lana eginaz gure esfortzuaren efizientzia bilatu nahia … lan eredu bat jarraituz, urteetan irabazitako ezagutza eta irakaspenak aplikatuz, sinergiak aprobetxatuz, baliabideak partekatuz.
  • Lankidetza giro ona: Mozambiqueko herritar, erakunde eta administrazioekin urteetan zehar lortu den konfidantza, errespetua eta elkarlaneko dinamika onak ere asko laguntzen du.

Creative Commons-en baimena