HOLGUIN

Herrialdearen beharrei erantzutea da asmoa, eraginkorrak izatea, pertsonak partaide bihurtzea, solidarioak eta iraunkorrak izatea...

Mundukide diruz lagundu

Buletinera HARPIDETU

Mundukide
Sare sozialetan

  • Youtube 
  • Facebook 
  • Flickr

Holguin

EKONOMIAN JARDUTEKO MODU BERRI BAT

Kontua da jarduera berriak sortzeko metodologia bat, azterketa eta analisirako sistematika bat prestatzea, Kubako errealitatera egokitua, eta jarduerok sortzen laguntzeko “Nukleoak” eratzea. Bilatzen dena da langileak ondo prestatuta egotea eta arduratsuak izatea, eta prozedura, tresna eta material egokiak edukitzea, hau da, behar bezalako egitura eta antolamendua edukitzea, modu autonomoan etorkizuneko jardueren sorkuntza eta aholkularitza sustatu ahal izateko. Gainera, jarduera berrion kudeaketa uhartean erreferente izatea nahi da. Herrialdearen beharrei erantzutea da asmoa, eraginkorrak izatea, pertsonak partaide bihurtzea, solidarioak eta iraunkorrak izatea eta elkarri laguntzeko moduak bilatzea. Argazkia.


MOTIBAZIOA ETA PRESTAKUNTZA

Jarduera berriak sortzeko, funtsezkoa deritzogu lider ekintzaileak prestatzeari. Liderrek motibaturik egon behar dute aldi berean beste batzuk akuilatzeko eta besteengan egiteko modu berriak txertatzeko. Lider langile eta eraginkorrak izan beharko dira, jardueraren garapenaren arduradunak.. Helburu horien bilaketan, Mundukidek, tokiko langile teknikoekin batera, prestakuntza eskaintzen du ekintzailetzan, Jarduera Ekonomiko Berriak Sortzeko Nukleoak eratzeko laguntza ematen du eta hori guztia sortutako jarduera berriei aholkularitza emanez konbinatzen du.


PRESTAKUNTZA SAIOAK

2010ean zehar, Mundukidek ekintzaileak prestatzeko hirugarren edizio bat egiteko eskariari erantzun dio eta laugarren edizioaren lehen zatiari ekin zaio, eskari handiak 2 ikastaro antolarazi digu eta. Kubatar parte hartzaileek interes handia jarri dute eta horren erakusgarri dira prestakuntza programa bietan parte hartzeko hautatu diren 52 parte hartzaileak. Hirugarren edizioan 9 enpresa plan sortu ziren eta horietako 2 oso onak dira, 5 egokiak eta beste bi desegokiak. Prestakuntza saioak modu positiboan eman dira eta ikasleen parte hartzea eta inplikazioa handia izan da.


OSAGARRIAK

  • Mundukidek PALMA proiektuari (proiektua Europar Batasunak finantzatzen du eta MINAGek eta PNUDek kudeatzen) emandako Enpresa Planei buruzko prestakuntza. 40 orduko prestakuntza izan da eta 37 pertsonak -proiektua bideratzeko teknikariak- parte hartu du.
  • Mundukideren eta Holguingo Nukleoaren artean egindako 5 eguneko tailerra, IRENE II proiektu barruan sustatu nahi diren jarduera berriak identifikatzeko. IRENE II proiektua AECIDek finantzatzen du eta Guantanamoko Probintziako Herri Botereak kudeatzen du.
  • Ekintzailetzaren metodologiari buruzko 5 eguneko sozializazio tailerra, Habanan, Mundukideren, Holguingo Nukleoaren eta GESAIren artean antolatua, garapenerako lankidetza, unibertsitate eta nekazaritza alorreko para hainbat eragileri zuzendua, non, besteak beste, AECID, CUJAE, Habanako Unibertsitate, MINAG, MEP eta abarreko pertsonek parte hartu baitzuten.

Partekatu / Compartir
  • Facebook
  • Twitter
  • RSS
Creative Commons-en baimena
CSS, XHTML1, WAI AA
::