Holguin: fitxa teknikoa
Proiektuaren datu teknikoak
Kokapena
Kokapena
Kubako Errepublika. Holguin hirian kokatutako Programa honek ekialdeko 5 probintziak biltzen ditu, hau da, Holguin, Tunas, Santiago, Granma eta Guantanamo.
Herrialdeari / komunitateari buruzko datuak
- Biztanleak
- 11.243.836
- Azalera
- 109.886 km2
- Bizi itxaropena
- 77,3
- Haurren hilkortasun tasa
- 6 (1000 haurren artean)
- Alfabetatze tasa
- %96.9
- Herrialdearen Barne Produktu Gordina (BPG)
- 39.170.000.000 USD
- Per capita BPG
- 3,483 USD
- Giza Garapenaren Indizea (GGI)
- 0,817 / 52. postua (2005)
- Iturria
- PNUD 2003
Helburu orokorra
Helburu orokorra
Azukrearen Berregituraketa Programaren eta Elikagaien Subiranotasun Politiken barruan, ekonomiari eta produkzioari lotutako ekimen berriak garatzen laguntzea, Kuban tokiko garapen ekonomiko iraunkorra sustatzeko.
Helburu espezifikoak
Helburu espezifikoak
Tresna metodologikoen bidez sendotasuna ematea, azukrearen berregituratze prozesuari lotutako pertsona eta erakundeei gaitasun teknikoak eskainiz edota elikagaien subiranotasun politikak babestuz, jarduera ekonomiko iraunkor eta erreferentziazko berriak sustatzeko.
- Beste helburu batzuen artean, hauxe lortu nahi da:
- Kubako gaur egungo testuinguru ekonomikoari egokitutako metodologia eraginkorra hartzea, Ekialdean ekimen ekonomiko-produktibo eta sozial berriak sustatzeko.
- Jarduera Ekonomiko Berrien Sorkuntza Babesteko Nukleoen funtzionamendua sortzen eta sendotzen laguntzea (inkubagailuak).
- Pertsonak trebatzea eta kubatar eragileekin batera enpresa kudeaketarako eta ekintzailetzarako tresnak –Kubako testuinguru sozioekonomikora egokituak eta kontrastatuak– gizarteratzea.
- Kooperatibetako eta produkzio unitateetako lider ekintzaileen bidez –gizonak nahiz emakumeak–, enpresa proiektu berriak identifikatu eta hastea eta Nukleoei laguntzea.
Onuradunak
Onuradunak
Bazkideak eta onuradunak
Programaren onuradun zuzenak izango diren kubatar entitateak nekazaritza eta abelazkuntzako enpresak eta horiek osatzen dituzten produkzio unitateak izango dira, hots: Produkzio Kooperatiboko Oinarrizko Unitateak (UBPC) eta Nekazaritza eta Abelazkuntza Produkzioko Kooperatibak (CPA), Kreditu eta Zerbitzu Kooperatibak (CCS), denak ere herrialdearen ekialdeko Nekazaritza Ministerioari (MINAG) eta Azukrearen Ministerioarekin (MINAZ) lotuak eta hainbat elkarte nazionalen barruan.
Kubako Animalia Ekoizpeneko Elkartea (ACPA) onuradun berezia izango da, kontraparte betearazlea izango baita, eta instituzionalki indartu egingo da bai gaitasun pertsonalei bai antolakuntza nahiz metodologiei dagokienez, ekintza gehienak erakunde horretako langile eta egituren bidez inplementatuko dira eta.
Programa honen ondoriozko etekinak, beraz, entitate horiek kokatzen diren komunitateetako langileek eta herritarrek jasoko dituzte.
Kontrapartidako erakundeak
Proiektua betearazten duten erakundeak:
- Kubako Animalia Ekoizpeneko Elkartea (ACPA) –Gaikuntzako zuzendaritza
- Proiektuaz Arduratzen diren erakundeak:
- Nekazaritza Ministerioa (MINAG)
- Proiektua betearazteko jardunean kide diren erakundeak:
- Azukrearen Ministerioa (MINAZ)
- GESAI
- Nekazari Txikien Elkarte Nazionala (ANAP)
- Kubako Basogintza Teknikarien Elkartea (ACTAF)
- Kubatar Ekonomialari eta Kontularien Elkarte Nazionala (ANEC).
- Zientzia eta Teknika eta Ingurumen Ministerioa (CITMA)
- Azukrearen Gaikuntza Zentro Nazionala (CNCA)
- Kreditu eta Merkataritza Bankua (BANDEC)
- Kubatar Emakumeen Federazioa (FMC)
- Holguingo Unibertsitateko Genero Behatokia.
Azalpen laburra
Hasiera urtea
2007
Azalpen laburra
Mundukidek Kuban babesten duen Programa epe luzerako programa bat da, kudeaketan, antolakuntzan eta ekintzailetzan prestatzeko; laguntza teknikoan trebatzeko eta oinarrizko produkzio unitateei –batez ere nekazaritza eta abelazkuntzakoei– laguntzeko eta “nukleo” taldeak sortzeko (enpresentzako aholkularitza eta inkubagailu moduko bat), epe ertainean talde horiek prestakuntza eta aholkularitza jarduerok beren kabuz egin ditzaten eta jarduera berriak sortzeko hazitegi bihur daitezen.
Prestakuntza Programaren lehen fasea 2007an abiarazi zen uhartean, Eusko Jaurlaritzarekin egindako lankidetza hitzarmen baten bitartez, Euskadi-Kuba Lankidetza Estrategiaren barruan.
Programa, funtsean, 3 jarduketa generikoren inguruan garatzen da:
- Ekintzaileentzako Prestakuntza, Kubako testuinguruari eta gaitasunei egokitutako metodologia batekin (hautaketa, prestakuntza, tutoretza eta ebaluazioarekin), enpresa kudeaketari lotutako gaietan (ekintzailetza, marketina, bideragarritasun plana, finantzak, produkzioa, pertsonen kudeaketa, kooperatibagintza). 220 ordu irauten du eta bukaeran ikasle bakoitzak Enpresa Plan zehatz bat dauka landuta.
- Antzeko prestakuntza eta gaikuntzak, baina formatu txikiago batean (20-40 orduko tailerrak) beste agentzia eta erakunde batzuetarako.
- Jarduera ekonomiko berriak sortzeko “Nukleoen” osaera, trebatutako langileekin, dedikazio esklusiboarekin, bitartekoekin eta metodologia egoki batekin. Pertsona talde honek gaikuntzetan eta ematen diren laguntzetan parte hartzen du.
- Gaikuntzetan sortzen diren Enpresa Planetan babes teknikoa eman eta lagun egitea.
Hori guztia Mondragon Esperientzia Kooperatiboko, Mundukideko eta Mondragon Unibertsitateko aholkulari adituen laguntasun hurbil eta pertsonalizatuarekin, kubatarrek metodologiak bereganatu eta beren kabuz biderka ditzaten.
Sustatzen diren jarduerak
Bai “Kubatar Ekintzaileentzako Ikastaroaren” bidez ekintzailetzan prestakuntza ematea bai “Nukleoak”, biak ala biak Programaren funtsezko elementuak dira bertan jasotako helburuak lortzeko; eta funtsezkoa da, halaber, partekatzen diren ezagutza eta metodoak kubatarrek bereganatu eta kapitalizatzea ere.
Ekintzailetzari buruzko prestakuntza, zeinaren erakusgarririk onena “Kubatar Ekintzaileentzako Ikastaroa” baita, urtero egiten da eta ezaugarri hauek ditu:
- 4 asteko ikastaro trinkoak dira.
- 30 pertsona inguruk parte hartzen du, gizonezko eta emakumezkoen artean.
- Parte hartzailearen profila kooperatibetan esperientzia eta administrazioko, kudeaketako edo presidentetzako ardurak dituen langileena da nagusiki; talde hori osatzeko, badira bestelako profila duten pertsonak, hala nola elkarteetako teknikariak edo esku hartzen duten ministerioetakoak.
- Besteak beste, gai hauek ematen dira: Ekintzailetza, Estrategia eta Marketina, Finantza Kudeaketa, Pertsona Kudeaketa, Produkzioa eta Kooperatibismoa; gainera, tartean bisitak egiten dira Kuban arrakastatsuak izan diren esperientzietara.
- Irakasleen artean, hasieran batez ere Mundukidekoak izaten badira ere, badaude kubatarrak ere.
- Ikasleek, taldetan antolaturik, Enpresa Plan espezifiko bat landu eta kurtso bukaerarako amaitu egin behar dute, beren kooperatiban edo beren lanbidean oinarrituz.
Hona hemen, laburbilduta, prestakuntza emateko erabiltzen diren irizpideak:
- Hautaketa eta ebaluazioa: parte hartu aurretik, hautaketa prozesuak egiten dira (pertsonen gaitasunak eta jarrerak zein diren jakiteko), baita prestakuntza osteko ebaluazioak ere (zer ikasi den eta ikastaroa ondo aprobetxatu den egiaztatzeko).
- Egokitzapena: bai ikasgelak bai materialak etengabe egokitzen dira taldearen beharretara, parte hartzen duten pertsonetara, eta baita Kubako errealitatera ere.
- Pertsonalizazioa: materiala egokitzeaz gainera, pertsonak eta taldeak etengabe egokitzen dira, bai prestakuntzak dirauen bitartean bai ondoren, Enpresa Planen lanketan.
- Planteamendu praktikoa: prestakuntza praktikara bideratua dago, pertsonengan gaitasunak eta trebetasunak sortzera, beren enpresetan egunero erabili ahal izateko; horregatik, prestakuntza guztiok Enpresa Plan batekin amaitzen dira.
- Jabetzea: ikastaroetan parte hartu duten edo Nukleoan diharduten pertsonek hurrengo edizioetan parte hartu eta erantzukizunak hartzeko ahalegina egiten da. Hala, lehen edizioan irakasle guztiak euskal herritarrak ziren; gaur egun, ordea, parte hartzen duten irakasle eta tutoreak kubatarrak dira.
Jarduera Ekonomiko Berriak Sortzeko Nukleoa nahasketa moduko bat da, enpresen inkubagailua, aholkularitza eta prestakuntza entitatea baita aldi berean. Ez dauka ez figura juridikorik ez legezko figurarik. Programaren bidez bilatzen da, lehen urrats batean, gaitasun nahikoa duen pertsona talde prestatu eta motibatu bat osatzea.
Talde hori osatzeko, pertsona horiek ikastaroetan ikasle gisa parte hartzea nahi da, beren Enpresa Planak martxan jartzeko laguntasuna eta aholkularitza jaso dezaten, beste ikastaro batzuetan irakasle gisa parte har dezaten, aholkulari gisa pertsonalki gara daitezen etab. Hori guztia, Mundukideren eta tokiko erakundeen laguntza eta babesarekin.
Bigarren fase batean, gurekin lankidetzan diharduten kubatar erakundeek “gorpuztu” beharko dute, egokien irizten dioten eran, nukleo hori, espazio fisiko batekin, bitarteko materialekin, kudeaketa autonomo batekin eta abarrekin.
Blogak
Barkatu, proiektu honek ez du blogik
Albisteak
- Mundukide DEVinfo web orrialdean!
- 18 lider etorri dira Latino-ameriketatik Masterrera
- Agro-ekologiarantz bidea
- Ana H. Borbolla
- Lankidetza
- Azken berriak dakartza 25. buletinak
- 2011ko lorpenak eta erronkak
- Mundukideko langileak eta boluntarioak egun batez batera Arrasaten
- Urteko topaketa nagusia
- Denon onerako ekonomia- videoa


