CUBA
Jarduera berrien kudeaketa, uhartean erreferentzi izatea nahi da
Cuba
KUBA, LIDER EKINTZAILEAK PRESTATUZ…Erreferentziazko jarduera ekonomiko berriak sustatzeko
Kuban jarduera zehatzei laguntzeko lana 2007an hasi zen, Eusko Jaurlaritzak Kubako Gobernuarekin adostutako “Kubarekin lankidetzan jarduteko Euskal Estrategia” markoaren barruan. Estrategia horretan, prestakuntza, aholkularitza eta ikerketarako zeharkako eragiletzat hartzen da Mundukide, tokiko garapen ekonomikoarekin lotutako aspektuetan.
- EKINTZAILEENTZAT PRESTAKUNTZA
2007tik 2010eko hasierara, 200 orduko 3 prestakuntza mota eskaini da 75 per tsonentzat. 51 gizonezko eta 24 emakume.
12 Enpresa Plan landu dira. Ebaluazioa gainditu dute eta hainbat ezarpen fasetan daude. Ekintzailetzari buruzko 6 sozializazio tailer egon dira, beste horrenbeste elkarteri zuzenduak. Diplomatura baten 2 ediziotan aritu gara lankidetzan Holgin-go Unibertsitatean eta Hegoa Institutuan.
- NUKLEOEN ERAKETA
“Holguin-go Jarduera Berriak Sor -tzeko Nukleoa” egituratu da eta dagoeneko bere lokal propioa dauka, lanaldi partzialean diharduten langileekin. Enpresa Planaren metodologiaren lehen bertsioa argitaratuta dago. Nukleoko langileak 2 jarduera berriri laguntza ematen ari dira. Estaldura Sare bat eratu da erakundeekin: ministerioak, unibertsitatea, bankuak, garapen agentziak, elkarteak… Nukleoaren lanari lagundu eta lan hori errazteko.
- JARDUERA BERRIEI LAGUNTZA
5 jarduera berri martxan jartzeko fasean daude:
- Banbuaren laborantza eta zurgintza.
- Ahuntzen hazkuntza eta gazta ekoizpena (2 koop.)
- Pulpen eta fruituen marmeladen ekoizpena.
- Fruituak eta barazkiak biltzeko kutxen fabrikazioa.
- Oilo arrautzen ekoizpena.
- Galeper arrautzen ekoizpena.
Aurreikusten da gutxienez 2 jarduera 2010ean hasiko direla produktuak ekoizten eta saltzen. Prestakuntzetan landutako beste enpresa plan batzuk inplementatzeko azterketa fasean daude.
KOKAPENA
Mundukidek ekialdeko probintzia hauetan kokatu du bere lana: Las Tunas, Holguin, Santiago de Cuba eta Granman; denak ere estrategiak lehenetsitako lekuak. Gainera, Kuban Azukrearen Ministerioaren (MINAZ) eta Nekazaritza Ministerioaren (MINAGRI) mende dauden elkarte, enpresa eta kooperatibekin dihardu lankidetzan, beti ere Estrategiari jarraituz.
SOZIALIZAZIOA
Estrategian lankidetzarako zeharkako eragilea den aldetik, Mundukidek, Holguin-go Nukleoarekin lotutako langileekin batera, ekintzailetza, Enpresa Planei eta kooperatibismoari buruzko hainbat tailer eskaintzen die harremana daukaten kubatar erakundeei; horien artean: GESAI,ACPA, ANAP, ACTAF, ATAC, ANEC, PDHL, …
LAN DINAMIKA KUBAN
- Hautaketa eta ebaluazioa: parte hartu aurretik, hautaketa prozesuak egiten dira pertsonen gaitasunak eta jarrerak zein diren jakiteko, baita prestakuntza osteko ebaluazioak ere, zer ikasi den eta ikastaroa ondo aprobetxatu den egiaztatzeko.
- Egokitzapena: bai ikasgelak bai materialak etengabe egokitzen dira taldearen beharretara, parte hartzen duten pertsonetara,eta baita Kubako errealitatera ere.
- Pertsonalizazioa: materiala egokitzeaz gainera, pertsonak eta taldeak etengabe egokitzen dira, bai prestakuntzak dirauen bitartean bai ondoren, Enpresa Planen lanketan.
- Planteamendu praktikoa: prestakuntza praktikara bideratua dago, pertsonengan gaitasunak eta trebetasunak sortzera, beren enpresetan egunero erabili ahal izateko; horregatik, prestakuntza guztiak EnpresaPlan batekin amaitzen dira.
- Jabetzea: ikastaroetan parte hartu duten edo Nukleoan diharduten pertsonek hurrengo edizioetan parte hartu eta eran tzukizunak hartzeko ahalegina egiten da. Hala, lehen edizioan irakasle guztiak euskal herritarrak ziren; gaur egun, ordea,parte hartzen duten irakasle eta tutoreak kubatarrak dira.


