SERGIPE
Programa berria SERGIPEKO estatuan
Sergipe
MSTrekiko lankidetza esparruaren barruan, antzeko ezaugarriak izango dituen bigarren programa baterako lehen urratsak egin dira Sergipeko Estatuan, Brasilgo Ipar-ekialdean dagoen eskualdean. 2010ean identifikazioa egin da.
2010ean egindako identifikazio fasearen helburuak hauek izan dira: Sergipeko Estatuko eskualde edo lurraldeak aztertzea eta lehen nahiz bigarren mailako informazioak biltzea, Mundukideren eta Lankiren garapen programa berriari dagokion jarduketa eremua identifikatzeko.
MST eta Mundukide lider izan diren prozesu horretan, beste erakunde hauek ere parte hartzaileen artean izan dira: SEPLAN (Secretaria de Planejamento), INCRA (Instituto de Colonozaçao e Reforma Agraria), IBGE (Instituto Geral de Estadistica), Conselho de Desenvolvimento do Territorio Alto Sertão eta EMBRAPA (Empresa Brasileira de Pesquisa Agropecuaria).
Kontuan hartutako egokitasun irizpideak, berriz, beharra, bideragarritasuna eta tokiko administrazioen garapen estrategikoekiko konbergentzia izan dira. Eta beharra diogunean, Mundukidek eskain dezakeen horretan eskualdeak duen beharraz ari gara. Bideragarritasuna, berriz, Mundukidek esku hartzeko duen gaitasunetik kanpoko faktoreen artean dago, baina oso da inportantea programa arrakastatsua izan dadin.
4 hilabetez jardun ondoren, hautatutako eskualdea Alto Sertão izan zen, Sergipeko Estatuko ipar-mendebaldean, honako ezaugarriok direla eta:
- Bertan MSTrekin lotura duen familia asko dago (4.272 familia finkaturik eta 2.494 kanpalekuetan), lurrari lotutako borroka tradizioa dela-eta, eta asentamenduetan erakunde eta elkarteen antolamendu maila handiagoa da. Produkzio ildo nagusiak esneari, aleei eta tamaina txiki nahiz handiko animaliei lotutako jarduerak dira.
- Eskualdean nabarmentzekoa da asentamenduetako produktuak merkaturatzeko prozesu bat abiarazi izana Coprase Kooperatibaren bitartez, izan ere, halako ekimenei dagokienez Estatuko eskualdeen artean gehien garatu den ekimena dugu.
- Badago nekazaritza-industriak garatzeko aldeko baldintzarik, Incra-ren eta Estatuko Gobernuaren eskutik politika publiko bidez inbertsioak egiteko potentziala badago eta.
- Produkziorako laguntza teknikoak estaldura handia eskaintzen du, izan ere, 26 teknikari espezializatu daude asentamenduetan produkzioei jarraipena egiten.
- Estatuko Gobernuarentzat lehentasunezko eskualdea da landa inguruneko pobrezia desagerraraztera bideratutako ekintza eta programei dagokienez.
Blogak
- Azken berriak dakartza 25. buletinak
- 2011ko lorpenak eta erronkak
- Mundukideko langileak eta boluntarioak egun batez batera Arrasaten
- Urteko topaketa nagusia
- Emakumearen indarra
- Supermerkatu berria Eroskiren aholkularitzapean
- BULETINAREN ZENBAKI BERRIA KALEAN
- …eta nekazariek hiriburua hartu zuten!!
- Emakumea Kuban eta Brasilen




