Sergipe: fitxa teknikoa
Proiektuaren datu teknikoak
Kokapena
Kokapena
Alto Sertão, estado do Sergipe, Brasil
Brasil herrialdeari / Komunitateari buruzko datuak
- Biztanleak
- 190.732.694
- Azalera
- 8.514.877 km2
- Landa inguruneetako biztanleak %15.65 (29.852.) dira eta biztanleria aktiboaren %23,4k nekazaritzan lan egiten du. Bestalde, hiriguneetan bizi diren biztanleen portzentajea %84,35 da (160.879.708 pertsona).
- Bizi itxaropena
- 72,53 urte (76,27 emakumeen artean eta 68,97 urte gizonen artean)
- Haurren hilkortasun tasa, guztira
- 21,17 (1000 haurren artean; 24,63 gizon eta 17,53 emakume)
- Alfabetatze tasa
- %83,3
- Herrialdearen Barne Produktu Gordina
- 1.314 milioi USD
- Per capita BPG
- 10.427 USD
- GIZA GARAPENAREN INDIZEA (GGI)
- 0,699
- Biztanleak
- 146.529 biztanle, 7 udalerri
- Azalera
- 4.900,69 km2
- Bizi itxaropena
- 63 urte
- Haurren hilkortasun tasa
- 23,6 (1000 haurren artean)
- Alfabetatze tasa
- %53 inguru (2000ko datua)
- Hileroko errenta Per capita BPG
- R$ 75,48 / hilero
- Giza Garapenaren Indizea (GGI)
- 0,58
- Landa inguruneko familien %49 pobreziaren atalasetik behera bizi da
Helburu orokorrak
Helburu orokorrak
Alto Sertãoko MST-ren asentamendu eta kanpamentuetako gizon-emakumeen garapen ekonomiko eta sozialari laguntzea.
Helburu espezifikoak
Helburu espezifikoak
MSTko asentamentu eta akanpalekuetako nekazarien gaitasun eta ezagutzak hobetzea, batez ere beraien kooperatiben bideragarritasunera bideratua eta produktu agroekologikoen ekoizpena oinarri hartuta. Azken finean, “Reforma agraria”-ren bideragarritasuna ahalbidetzea, besteak beste, gaurregun abian dauzkaten hiru lan ildo estrategikoak sendotu eta berain arteko koordinazioa sustatuz:
Setor produção do MST
Lan ardatz honen baitan Sergipe osoko asentamenduak antolatu eta sendotu nahi dira: alde batetik, asentamentuetako ordezkaritza sistema definituz, eta bestetik, landa guneko ekoizpena sendotuz.
Enpresa sozialak (kooperatibak)
Gaurregun martxan dauden enpresa sozial edo kooperatiben kudeaketa hobetzea, bai asesoramendu tekniko espezifikoarekin, baita ere langile kuadroei zuzenduriko formakuntza saio bereziekin.
Asistentzia teknikoa
Egun martxan dagoen asistentzia teknikoa oso urrun geratzen da asentaduen errealitatetik eta efizientzia eskasa azaltzen dute. Formakuntza programa zehatzen bidez, asistzentzia teknikoaren kudeaketa hobetu nahi da.
Hiru lan ardatz hauek “trinomio” bakar bilakatu nahi dira, orduan lortuko baita asentamenduetako ekoizpen-zikloa ixtea: nekazariek beraien produktuen ekoizpena hobetuko dute asistentzia teknikoaren laguntzaz, produktu hauek kooperatibek merkaturatu ahal izan dituztelarik.
Zeharkako ardatz gisa agroekologia, genero ikuspegia eta MSTko beste esperientzien trukea landuko dira.
Onuradunak
Bazkideak eta onuradunak
Lurrik Gabeko Nekazarien Mugimendua (MST) Brasilen lurraren eta nekazaritza erreformaren alde borrokan diharduen egitura bat da. Mugimendu sindikalaren barruan, masa mugimendu autonomoa da, politika, alderdi edo erlijio loturarik gabea.
MST mugimendua 1975-85 aldian izandako hainbat faktore sozioekonomikok bat egitearen ondorioz sortu zen; faktore horien artean batzuk: nekazaritzan, kapitalismoaren garapen prozesua, eta horren ondorioz, lurra kontzentratu izana eta lurrik gabeko nekazarien kopurua hazi izana; elizaren lan pastorala eta, bereziki, Lurraren Batzorde Pastoralarena, zeinak antolatzera animatu baitzituen nekazariak; eta hainbat estatutan lurraren alde hasitako borroka isolatuak. Borroka masibo horiek artikulatzeko prozesuan, eta lurra konkistatzeko setaz, nazioko mugimendua sortu genuen 85. urteko urtarrilean izandako biltzar historiko batean, Curitiba hirian, Parana estatuan, non herrialde osoko 1.500 ordezkarik parte hartu baitzuen.
- Helburu nagusiak lurraren aldeko borroka, nekazaritza erreforma eta eraldaketa soziala dira.
- Laburbilduz, borroka hori hiru ekintza ildo handi hauetan biltzen da:
- Lurraren jabetza eta produkzio bitartekoak demokratizatzea.
- Nekazaritza politika berrantolatzea.
- Enplegua sortuko eta eskualdeen arteko aldeak murriztuko dituen industria garatzea.
- Garapen iraunkorrarekin bateragarria izango den eredu teknologiko berri bat garatzea.
- Nekazaritzatik bizi diren landa inguruneko eta hiri txikietako biztanle guztiei zuzendutako garapen soziala.
- Informazio osoa, hemen: www.mst.org.br
MST Alto Sertão-ko eskualdean
MSTa bertan artikulatu aurretik, Xoco etniako endigenen eta mugimendu eliztiar eta sindikalen aldarrikapenak ezagunak ziren bertan. Horrela 80. hamarkadan eman ziren eskualdekko lehen mobilizazio eta okupazioak baina kostantzia handiegirik azaldu gabe.
1996an mugimendua berraktibatu egin zen, besteak beste, Eldorado Carajas-eko sarraskiaren erantzun sozial gisa (155 polizi militarrek 19 nekazari erahil zituzten eta ehundako zauritu). Hurrengo bi urteetan 18 okupazio eman ziren Sergipeko estaduan 2400 famili asentatuz. Garai honetan mugimendua batez ere Alto Sertão-ko eskualdean sendotu zen, historikoki latifundioak eta familia oligarkak kontrolaturiko lurretan.
1997an bukatzen dira Canindé do Sao Francisco-ko (Alto Sertão) zentral elektrikoaren lanak eta honen ondorioz eskualdeak bizi zuen txirotasun egoera salatzeko gizarte eragileak mobilizatzen hasten dira. Urte horretako martxoan burutzen da Caninde-Aracaju manifestaldi historikoa, 10 egunez 2000 nekazari baino gehiago mobilizatu zituena. MST-k ekindako presio sozialari esker Jacaré-Curitubako expropiazioa lortzen da eta bertan 816 familia finkatzen dira, aurrerantzean Sergipe osoko asentamendurik handiena izango zena sortuz.
Orokorrean, mugimendua ongi ikusia dago eskualdeko sektore ezberdinetan eta aipatzeko da zenbait udalerritan daukaten eragin politikoa ere (honen adibide, Poço Redondoko alkatetza).
Gaurregun 4.272 familia asentadu daude 97.000 hta. gorako lurretan finkaturik, dudarik gabe, Alto Sertãoa da Sergipe estaduko eskuladerik oparoena “reforma agraria”-ri dagokionean.
Zuzeneko onuradunak
Eskualdean 4.272 familia dago 92 asentamenduetan kokaturik eta 2.000 familia kanpaturik (71 kanpamentu): nekazari txikiak, pobretasunak markatutako landa ingurune batean, baterako lanak egiteko elkarteetan antolatuta daudenak. Jarrera nagusia hobera egitekoa eta bizitza duin baterako lurra lantzekoa da, batez ere okupazioetan parte hartu duten belaunaldien artean.
Zergatik MST-rekin?
- Munduaren oinarrizko irakurketa eta konpromiso sozialari lotutako ideia partekatzen ditugulako beraiekin, bai balio historikoei dagokienez (justizia soziala, hezkuntzaren balioa borroka sozialean, demokrazia, lankidetza…) bai goraka datozen beste balio batzuei dagokienez (generoa, parte hartzeko eredu berriak, demokraziaren paradigma berritzea, ingurumena, lurra, psikologia soziala, ospakizunaren mistika, pertsona subjektu indibidual eta kolektibo gisa, auto-antolaketa garapen indibidual eta kolektiborako estrategia gisa, sareak sortzea, subiranotasuna elikaduran, kolonizatzeko modu berriak…).
- Daukan indar biderkatzailea dela eta. Honekin, egiten den lanaren eraginkortasuna transmititu nahi da, hau da, inbertitutako ahaleginaren eta ahalegin horrek esperientzietan gauzatutako emaitzaren artean dagoen erlazioa. Argi dago egituratutako erakunde batek, aktibatutako milaka pertsonarekin, emaitzak jasotzeko askoz ere aukera gehiago duela horren antolaturik ez dagoen eta kuantitatiboki txikiagoa den bestelako eragile batek baino.
- Erreferentziala izan daitekeelako Brasilen eta Amerikan. Erakunde zehatz batekin eta leku zehatz batean kokatutako prozesu honi dagozkion helburuez gainera, MSTk badauka ospe oneko kapitalik ere, bai nazioan bai nazioartean, eta horrekin lotuta, badauka batez ere Latinoamerikako beste mugimendu konprometitu batzuetara hedatzeko ahalmenik ere, betiere, esperientzia sozioekonomiko honek emaitza positiboa lortzen badu.
- Euskal kooperatiba mugimenduari ikaskuntzak transmititu eta sentiberatasuna pizteko duen ahalmenagatik. Euskal mugimendu kooperatiboan, eta zehatzago esanda, Arrasatekoan, identifikatuta daude gabezia batzuk. Gabezia horiek demokrazia ekonomikoan eta eraldaketa sozialean oinarritutako lanari zentzua kentzen diote, eta lan hori da, hain zuzen, esperientzia sortu eta hazi izanaren arrazoi nagusia. Geografikoki urrun dauden baina oinarrizko ideiak partekatzen dituzten beste erakunde batzuekin zuzenean aritzea elementu garrantzitsua da gorputz kooperatiboa berreskuratu eta eguneratuz joateko. Bestalde, nabarmentzekoa da euskal kooperatiba batek baino gehiagok erreparatu egin diela hemengo kooperatiba batzuetan aplikatzeko interesgarriak izan litezkeen MSTren praktika batzuei: MSTren ospakizunaren ideiari eta mistikari, eta oinarri nukleoetan oinarritutako antolamenduari.
- Berdinen arteko erlazioa delako. Garapenerako lankidetza alde bientzako emankorra izan dadin, garrantzitsua izan daiteke erlazio hori gutxienez honako gauza hauek partekatzen dituzten eragileen artean gertatzea: oinarrizko printzipio batzuk, autogestio prozesuak bultzatzeko heldutasun maila bat eta antolatzeko kultura eta esperientzia bat.
- Autogestioan oinarritutako prozesu baten proposamenaz ari garelako (parte hartzearen eta demokraziaren adierazgarri nagusia). Hori dela eta, maila handikoa izan behar da bai heldutasunari bai autokonfiantza kolektiboari dagokienez. Eta proposamenak asko dauka “pertsonen subiranotasunean oinarritutako prozesuetatik; ez soilik pertsonetan oinarritutako prozesuetatik” eta kontzeptu horrek, nahitaez, kolektibo eta pertsona antolatu eta kontzienteak behar ditu.
Erakunde kontrapartea
- CFAC: Centro Comunitário de Formação em Agropecuária Dom José Brandão de Castro
Beste erakunde kolaboratzaile batzuk
- UNITUBA: união das associações de cooperação agrícola do perímetro irrigado jacare curituba
- COOPRASE: Cooperativa regional dos assentados de reforma agrária do sertão de Sergipe
Azalpen laburra
Azalpen laburra
Hasiera urtea
2011
Proiektu honekin Alto Sertãon asentaturiko gizon-emakumeen gaitasunak sendotu nahi dira, bertako natur eta giza baliabideak efizienteki erabili eta prozesu endogeno nahiz jasangarriak ekin ditzaten.
Horretarako ondorengo estrategiak abiatzea beharrezkoa izango da: a) MSTko asentamenduen ekoizpena antolatu eta sendotzea, b) kudeaketan oinarritutako formakuntza Asistentzia Tekniko eta eskualdeko enpresa sozialei eta c) ATES, “setor de produçao” eta enpresen arteko koordinazioa bermatzeko prozesuak ekitea.
Sustatzen diren jarduerak
Sustatzen diren jarduerak lau alor hauetan biltzen dira:
Setor Produção MST
- Asentamentu taldeetan antolaturiko hausnarketa prozesua abiatu eta Alto Sertãoko Plan Estrategikoa osatu
- Emakume brigada osatu prozesu estrategikoa laguntzeko
- Asentamentuetako ekoizpena antolatu
- Setor produçaão, ATES eta enpresen arteko koordinaziorako aholkularitza
- Eskualdeko asentamenduko ekoizpenaren datu basea martxan jarri
Asistentzia Teknikoa (ATES)
- ATESeko tekniko eta koordinatzaileei bideraturiko formakuntza: kudeaketa teknikak eta antolakuntza
- ATESeko antolakuntzaren analisia burutu, genero ikuspegia txertatuz
- Aholkularitza eman (antolakuntzan eta kudeaketan) ATESeko nukleoetako koordinatzaileei
- ATESeko teknikoentzat kurtsu tekniko-politikoa, agroekologia eta kooperatibagintzan sendotuz
- Agroekologian kurtsua eskualdeko ATES teknikoentzat
- Asentamentu batean ekoizpen agroekologikorako hobekuntza plana abian jarri
- Asentamendu piloto bateko nekazariei bideraturiko agroekologia kurtsu teoriko-praktikoa
- Agroekologian oinarritutako proposamena osatu, nekazariek kredituak eskatu ahal ditzaten
Enpresa sozialak (kooperatibak)
- Enpresetako tekniko eta koordinatzaileei bideraturiko formakuntza: kudeaketa teknikak, antolakuntza eta genero ikuspegia
- Enpresetara bideraturiko aholkularitza espezifikoa: planifikazioan, kontabilitatean, aspektu komertzialetan…
- Ekimen berrientzako aholkularitza planifikazio eta kudeaketan
- Aholkularitza espezifikoa aspektu tekniko-produktiboetan: eztia, esnekiak, pentsuak
- Enpresetako arduradunei zuzendutako kooperatibagintzan formakuntza
- Enpresetan emakumeen partehartzea bermatuko duen plana osatu
- Gazte ekintzaileei bideraturiko formakuntza kooperatiben kudeaketan
- Gazte ekintzaileentzako bekak
Esperientzi trukeak
- Paraná-ko Mundukide/Lanki/MST ekimenekin esperientzi trukaketa
- Esperientzi trukaketaren aprendizaia Sergipeko asentamentuetan sozializatu
Egokitasuna
20 urte baino gehiago joan dira Lurrik Gabekoen Mugimenduak nekazaritza erreformaren aldeko borrokari ekin zionetik Brasilen (ikus MSTren historia, 15. eranskinean). Lehen urteetan, ahalegin handiena landa inguruneko baztertuentzako lurrak lortzen egin zen, baina Mugimendua aurki konturatu zen lurra eskura izatea ez zela nahikoa asentamenduetakoentzat bizitza duin bat bermatzeko.
2006tik Paranáko estaduan martxan dagoen programari esker asko hobetu da Mudukide/Lanki/MST-ren arteko elkarlana, bai norabide estrategikoan, baita eguneroko aktibitatetan ere. Sergipeko programa hau ez da hutsetik hasten eta ondorengoak izan daitezke oinarri ezanguratsuenak:
- Mundukide/Lankiren 10 urtetako esperientzia garapenerako elkarlanean
- MSTaren ia 30 urtetako artikulazio soziala
- 2006tik Paranáko estaduan abian dagoen programa (Mundukide/Lanki/MST)
- 2010etik 10 hilabetez Mundukideko langile liberatu batek Sergipeko estaduan egindako diagnostikazio prozesua, programaren bideragarritasun eta egokitasuna bermatzeko.
- CFAC bezalako erakunde batekin lan egitea, zeinak esperientzi sakona duen autoeraketan oinarritutako asistentzi teknikoa antolatzen
- MSTaren konpromisua beraien kooperatibak garatzeko eta beraien aktibitate nagusien interkooperazioa bultzatzeko. Nabarmentzekoa da ere mugimenduak azaldutako konpromisua emakumeen bizi-baldintzak hobetzeko bideraturiko ekintzak abian jartzeko.
- Mugimenduaren oinarri sozialak (%75ak baino gehiago) azaldu duen disponibilitatea ekintza sozio-ekonomiko berrietan parte hartzeko.
- Prozesu konplexu honetan Arrasateko esperientziak burutuko duen jarraipena, 50 urte hauetan kooperatibagintzan bilduriko “altxorra” elkarbanatzeko asmoz.
Interkooperazioa
Proiektu honetan, esanahi berezia hartzen du Mundukidek sustatzen duen Interkooperazio Sistemaren ideiak. Hau da, trukearen bidez, hainbat eragile kooperatibo lankidetzan murgiltzeko ideia.
Sergipeko programaren hasieran gauden honetan interkooperazio egitura ere ernalkuntza fasean aurkitzen da, baina argi daukagu Paranán abiaturiko egiturak direla gure erreferente hurbilenak; bertan, hainbat kooperatibak eta kooperatibetako pertsonak parte hartzen dute modu batera edo bestera lankidetzan, jarraian datorren eskeman ikusten denez. Pertsona horiek guztiek beren borondatez eta konpromisoz, baina izenpetutako hitzarmenen bidez eta erantzukizun argiak hartuz, parte hartzen dute proiektuan.
Blogak
Albisteak
- Mundukide DEVinfo web orrialdean!
- 18 lider etorri dira Latino-ameriketatik Masterrera
- Agro-ekologiarantz bidea
- Ana H. Borbolla
- Lankidetza
- Azken berriak dakartza 25. buletinak
- 2011ko lorpenak eta erronkak
- Mundukideko langileak eta boluntarioak egun batez batera Arrasaten
- Urteko topaketa nagusia
- Denon onerako ekonomia- videoa




