PARANA

MST orain dela 25 urte sortutako giza mugimendua da eta bere barruan 350.000 familia batzen dira.

Mundukide diruz lagundu

Buletinera HARPIDETU

Mundukide
Sare sozialetan

  • Mundukide: Youtube 
  • Mundukide: Facebook 
  • Mundukide: Flickr

Parana

MST Paranako erdialdeko eskualdean

MSTren lana 1986an hasi zen eskualdean, orduantxe egin baitziren denborarekin asentamendu bilakatuko ziren lehen okupazio txikiak. Lehen 4 urteetan (1986-1990), 588 familia kokatu ziren asentamenduotan. Lehen esperientzia horien arrakastak jendea mugimenduaren inguruan antolatzea eta okupazioak ugaritzea ahalbidetu zuen.

1995ean, “masa frontea” delako sektorea eskualdeko familiak antolatzen hasi zen “Giacomet Marondin” -Brasil hegoaldeko latifundiorik handienetako bat- okupatzeko helburuz. 3.048 familia kanpatu ziren bertan. 1997an, lurraren zati bat desjabetu egin zen eta 943 familia kokatu ziren asentamenduotan (Ireno Alves dos Santos). Handik urtebetera, beste zati bat desjabetu zen, 97an sortutako asentamenduari atxikitakoa hain zuzen ere, non 578 familia kokatu zen (Marcos Freire). Gaur egun, bi kanpamentu horiek Brasil osoan dagoen nekazaritza erreformako lur eremurik handiena osatzen dute.

Egun 3.754 familia (17.466 pertsona) daude kokaturik eskualdeko 37 asentamendutan. Asentamenduetan kokatutako familia kopururik handiena (2.609 familia) hartzen duten udalerriak Quedas de Iguaçu eta Rio Bonito de Iguaçu dira. Badira, gainera, 12 kanpamentu non 1.277 familia dagoen (4.977 pertsona). Guarapuava eta Quedas do Iguaçu dira kanpatutako pertsona kopuru handieneko udalerriak.

Kanpamentu eta asentamenduak kontuan hartuta, Paranako erdialdeko eskualdean MSTrekin lotutako 22.443 pertsona (5.031 familia) daude. Asentamenduetako pertsonen %47,2 emakumeak dira eta %52,8, berriz, gizonak.


Helburua da erdi-mendebaldean kokatzen diren MSTren asentamenduetako gizon eta emakumeen enpresa sozialak sendotzea. 2007an MST, Lanki eta Mundukideren artean, eskualde honetan hasitako erlazioaren lehenengo fasea bukatutzat eman zen.

Lehenengo fase horri buruz 3 erakundeek egindako ebaluazioa oso positiboa izan zen, honako arrazoi hauengatik batik bat:

  • Enpresa arloko metodo eta zorroztasuna

Enpresa Sozialen kudeatzaileen artean, jarduerak kudeatzeko dinamika berriasortu da Gestio Planen eta lanei egindako jarraipenaren bitartez.

  • Finantza batzordea (COFIN)

COFINek koordinatutako enpresa sozialak. Aldi baterako instantzia da baina, etorkizunean, eskualdeko talde kooperatiboko antolakuntza instantziaren hasierako pausoa. (Astero bilera egiten dute)

  • Gaitasunak areagotzea

TGCko (Tecnólogo en Gestión de Cooperativas) lehenengo ikasle (14♂ y 6♀) promozioak aurrera jarraitzen du kurtsoan. Enpresa Sozialen promoziorako Departamentua indartu egin da eta helburua ekimen berriei laguntza ematea da.
Enpresa gestioaren alorrean lortutako aurrerapenak azpimarragarriak badira ere, ezin da gauza bera esan enpresen parte hartze sozietarioaren gainean.


Orokorrean hauek dira hobetze prozesuan kontuan izan beharrekoak:

  • MSTko buruzagiekin batera, bertako enpresa sozialek nahi duten eredu kooperatiboa
    sortzen laguntzea. Martxan dauden ekimenetan, oinarri sozialen
    parte hartzea bultzatuz hasi.
  • 2009an egindako genero diagnosiaren ondoren ezarritako lan ildoak mar -
    txan jartzeko beharra.
  • TGCk baino maila baxuagoa izango duen prestakuntza formatu ezberdinak
    martxan jarri, enpresa kooperatiboen gestioari dagokionez.
  • Nekazaritza ekologikoari lotutako tekniken arloan, prestakuntza eta zabalkunde.

Aurrera begira zer?

2011n hiru urteko bigarren fase bati emango zaio hasiera, garapen ekonomikoari buruzko programari eman beharreko laguntza indartu eta handitzeko. Hiru dira programak landuko dituen arloak:

  • Antolakuntza indartzea
    MSTri antolaketa laguntza emango zaio, kanpamendu eta asentamenduetako nekazariek elkarren artean antolatu eta beharrei erantzun egokia eman ahal izateko. Esperientziak trukatu eta beste erakunde batzuen aurrean aurkezteko.
  • Ekonomia solidarioa
    Eskualdeko asentamendu eta kanpamenduetako ekoizleei, produkzio eta gestio gaitasunak handitzen eta bideragarri izaten laguntzea, produktu ekologikoak ekoiztuz eta eraldatuz.
  • Garapenerako hezkuntza
    Euskal erakunde eta Mugimendu kooperatiboari Brasilgo MSTk nekazaritza erreformaren alde duen borrokaren berri eman.

Creative Commons-en baimena