Parana: fitxa teknikoa
Proiektuaren datu teknikoak
Kokapena
Kokapena
Cantuquiriguaçu eskualdea, Parana Estatua, Brasil
Brasil herrialdeari / Komunitateari buruzko datuak
- Biztanleak
- 190.732.694
- Azalera
- 8.514.877 km2
- Landa inguruneetako biztanleak %15.65 (29.852.) dira eta biztanleria aktiboaren %23,4k nekazaritzan lan egiten du. Bestalde, hiriguneetan bizi diren biztanleen portzentajea %84,35 da (160.879.708 pertsona).
- Bizi itxaropena
- 72,53 urte (76,27 emakumeen artean eta 68,97 urte gizonen artean)
- Haurren hilkortasun tasa, guztira
- 21,17 (1000 haurren artean; 24,63 gizon eta 17,53 emakume)
- Alfabetatze tasa
- % 83,3
- Herrialdearen Barne Produktu Gordina
- 1.314 milioi USD
- Per capita BPG
- 10.427 USD
- GIZA GARAPENAREN INDIZEA (GGI)
- 0,699
- Biztanleak
- 233.973 biztanle, 233 udalerri
- Azalera
- 13.947 km2
- Bizi itxaropena
- 63 urte
- Haurren hilkortasun tasa
- 26 (1000 haurren artean)
- Alfabetatze tasa
- %83 inguru
- Per capita BPG
- 8.096 erreal (5.150 USD gutxi gorabehera)
- Giza Garapenaren Indizea (GGI)
- 0,709
- Landa inguruneko familien %42 pobreziaren atalasetik behera bizi da
Helburu orokorrak
Helburu orokorrak
MST-ren asentamendu eta kanpamentuetako gizon-emakumeen garapen ekonomiko eta sozialari laguntzea.
Helburu espezifikoak
Helburu espezifikoak
Cantuquiriguçú-ko eskualdeko asentamenduetako gizon-emakumeek antolakuntza indartsuagoa daukate, natur eta giza baliabideen erabilera hobetu dute eta eskualdean eraldaketa sozialaren alde lan egiteko elkarrekin lanean dabiltza.
Helburu horien artean batzuk:
- Tokiko botereari lotutako osagaia: MSTren eta tokiko administrazioaren artean tokiko garapenerako estrategia bat inplementatu da. Eskualdean, MSTren asentamendu eta kanpamenduetako ekoizleak modu aktibo eta eraginkorrean antolatzen dira beren beharrei nola erantzun eztabaidatzeko, esperientziak trukatzeko eta beren erakundeak beste erakunde batzuen aurrean ordezkatzeko.
- Eskualdean MST erakunde gisa sendotzeko prozesua inplementatu da.
- MSTren eta eskualdearen garapen sozioekonomikoaren aldeko lanean diharduten tokiko eragileen artean koordinazio eraginkorra eta sinergiak bilatzeko mekanismoak ezarri dira.
- Herri ekonomiari lotutako osagaia: eskualdean, MSTko gizon eta emakumeek, boterea hartuz joateko prozesu batean murgilduta, beren bizi baldintzak hobetzen dituzte tokiko garapenerako prozesuetan modu aktiboan parte hartuz. Eskualdean, MSTren asentamendu eta kanpamentuetako ekoizleek beren ezagutza eta gaitasunak handitu dituzte kooperatibetako produkzio eta gestio sistemetan; hala, kooperatiba horiek bideragarriak egin dituzte eta nekazaritza ekologikoko produktuen ekoizpenean eta eraldaketan oinarritutako ekonomia estrategia bat bultzatu dute.
- Adostutako eredu kooperatibo bat inplementatu dute eskualderako.
- Nekazaritzako eta abelazkuntzako produkzioa hobetzeko plan bat jarri dute martxan ekoizleei laguntzen dieten tokiko entitateekin koordinatuta, nekazaritza ekologikoko matrize teknologiko batean oinarrituz.
- Jarduera sozioekonomiko berriak hasi dira eskualdean.
- Lehendik zeuden jardueren bideragarritasun ekonomiko eta soziala sendotu egin da.
Onuradunak
Bazkideak eta onuradunak
Lurrik Gabeko Nekazarien Mugimendua (MST) Brasilen lurraren eta nekazaritza erreformaren alde borrokan diharduen egitura bat da. Mugimendu sindikalaren barruan, masa mugimendu autonomoa da, politika, alderdi edo erlijio loturarik gabea.
MST mugimendua 1975-85 aldian izandako hainbat faktore sozioekonomikok bat egitearen ondorioz sortu zen; faktore horien artean batzuk: nekazaritzan, kapitalismoaren garapen prozesua, eta horren ondorioz, lurra kontzentratu izana eta lurrik gabeko nekazarien kopurua hazi izana; elizaren lan pastorala eta, bereziki, Lurraren Batzorde Pastoralarena, zeinak antolatzera animatu baitzituen nekazariak; eta hainbat estatutan lurraren alde hasitako borroka isolatuak. Borroka masibo horiek artikulatzeko prozesuan, eta lurra konkistatzeko setaz, nazioko mugimendua sortu genuen 85. urteko urtarrilean izandako biltzar historiko batean, Curitiba hirian, Parana estatuan, non herrialde osoko 1.500 ordezkarik parte hartu baitzuen.
- Helburu nagusiak lurraren aldeko borroka, nekazaritza erreforma eta eraldaketa soziala dira.
- Laburbilduz, borroka hori hiru ekintza ildo handi hauetan biltzen da:
- Lurraren jabetza eta produkzio bitartekoak demokratizatzea.
- Nekazaritza politika berrantolatzea.
- Enplegua sortuko eta eskualdeen arteko aldeak murriztuko dituen industria garatzea.
- Garapen iraunkorrarekin bateragarria izango den eredu teknologiko berri bat garatzea.
- Nekazaritzatik bizi diren landa inguruneko eta hiri txikietako biztanle guztiei zuzendutako garapen soziala.
- Informazio osoa, hemen: www.mst.org.br
MST Paranako erdialdeko eskualdean
MSTren lana 1986an hasi zen eskualdean, orduantxe egin baitziren denborarekin asentamendu bilakatuko ziren lehen okupazio txikiak. Lehen 4 urteetan (1986-1990), 588 familia kokatu ziren asentamenduotan. Lehen esperientzia horien arrakastak jendea mugimenduaren inguruan antolatzea eta okupazioak ugaritzea ahalbidetu zuen.
1995ean, “masa frontea” delako sektorea eskualdeko familiak antolatzen hasi zen “Giacomet Marondin” -Brasil hegoaldeko latifundiorik handienetako bat- okupatzeko helburuz. 3.048 familia kanpatu ziren bertan. 1997an, lurraren zati bat desjabetu egin zen eta 943 familia kokatu ziren asentamenduotan (Ireno Alves dos Santos). Handik urtebetera, beste zati bat desjabetu zen, 97an sortutako asentamenduari atxikitakoa hain zuzen ere, non 578 familia kokatu zen (Marcos Freire). Gaur egun, bi kanpamentu horiek Brasil osoan dagoen nekazaritza erreformako lur eremurik handiena osatzen dute.
Egun 3.754 familia (17.466 pertsona) daude kokaturik eskualdeko 37 asentamendutan. Asentamenduetan kokatutako familia kopururik handiena (2.609 familia) hartzen duten udalerriak Quedas de Iguaçu eta Rio Bonito de Iguaçu dira. Badira, gainera, 12 kanpamentu non 1.277 familia dagoen (4.977 pertsona). Guarapuava eta Quedas do Iguaçu dira kanpatutako pertsona kopuru handieneko udalerriak.
Kanpamentu eta asentamenduak kontuan hartuta, Paranako erdialdeko eskualdean MSTrekin lotutako 22.443 pertsona (5.031 familia) daude. Asentamenduetako pertsonen %47,2 emakumeak dira eta %52,8, berriz, gizonak.
Zuzeneko onuradunak
Eskualdean 3.754 familia dago asentamenduetan kokaturik eta 1.277 kanpaturik: nekazari txikiak, pobretasunak markatutako landa ingurune batean, baterako lanak egiteko elkarteetan antolatuta daudenak. Jarrera nagusia hobera egitekoa eta bizitza duin baterako lurra lantzekoa da, batez ere okupazioetan parte hartu duten belaunaldien artean.
Zergatik MST-rekin?
- Munduaren oinarrizko irakurketa eta konpromiso sozialari lotutako ideia partekatzen ditugulako beraiekin, bai balio historikoei dagokienez (justizia soziala, hezkuntzaren balioa borroka sozialean, demokrazia, lankidetza…) bai goraka datozen beste balio batzuei dagokienez (generoa, parte hartzeko eredu berriak, demokraziaren paradigma berritzea, ingurumena, lurra, psikologia soziala, ospakizunaren mistika, pertsona subjektu indibidual eta kolektibo gisa, auto-antolaketa garapen indibidual eta kolektiborako estrategia gisa, sareak sortzea, subiranotasuna elikaduran, kolonizatzeko modu berriak…).
- Daukan indar biderkatzailea dela eta. Honekin, egiten den lanaren eraginkortasuna transmititu nahi da, hau da, inbertitutako ahaleginaren eta ahalegin horrek esperientzietan gauzatutako emaitzaren artean dagoen erlazioa. Argi dago egituratutako erakunde batek, aktibatutako milaka pertsonarekin, emaitzak jasotzeko askoz ere aukera gehiago duela horren antolaturik ez dagoen eta kuantitatiboki txikiagoa den bestelako eragile batek baino.
- Erreferentziala izan daitekeelako Brasilen eta Amerikan. Erakunde zehatz batekin eta leku zehatz batean kokatutako prozesu honi dagozkion helburuez gainera, MSTk badauka ospe oneko kapitalik ere, bai nazioan bai nazioartean, eta horrekin lotuta, badauka batez ere Latinoamerikako beste mugimendu konprometitu batzuetara hedatzeko ahalmenik ere, betiere, esperientzia sozioekonomiko honek emaitza positiboa lortzen badu.
- Euskal kooperatiba mugimenduari ikaskuntzak transmititu eta sentiberatasuna pizteko duen ahalmenagatik. Euskal mugimendu kooperatiboan, eta zehatzago esanda, Arrasatekoan, identifikatuta daude gabezia batzuk. Gabezia horiek demokrazia ekonomikoan eta eraldaketa sozialean oinarritutako lanari zentzua kentzen diote, eta lan hori da, hain zuzen, esperientzia sortu eta hazi izanaren arrazoi nagusia. Geografikoki urrun dauden baina oinarrizko ideiak partekatzen dituzten beste erakunde batzuekin zuzenean aritzea elementu garrantzitsua da gorputz kooperatiboa berreskuratu eta eguneratuz joateko. Bestalde, nabarmentzekoa da euskal kooperatiba batek baino gehiagok erreparatu egin diela hemengo kooperatiba batzuetan aplikatzeko interesgarriak izan litezkeen MSTren praktika batzuei: MSTren ospakizunaren ideiari eta mistikari, eta oinarri nukleoetan oinarritutako antolamenduari.
- Berdinen arteko erlazioa delako. Garapenerako lankidetza alde bientzako emankorra izan dadin, garrantzitsua izan daiteke erlazio hori gutxienez honako gauza hauek partekatzen dituzten eragileen artean gertatzea: oinarrizko printzipio batzuk, autogestio prozesuak bultzatzeko heldutasun maila bat eta antolatzeko kultura eta esperientzia bat.
- Autogestioan oinarritutako prozesu baten proposamenaz ari garelako (parte hartzearen eta demokraziaren adierazgarri nagusia). Hori dela eta, maila handikoa izan behar da bai heldutasunari bai autokonfiantza kolektiboari dagokienez. Eta proposamenak asko dauka “pertsonen subiranotasunean oinarritutako prozesuetatik; ez soilik pertsonetan oinarritutako prozesuetatik” eta kontzeptu horrek, nahitaez, kolektibo eta pertsona antolatu eta kontzienteak behar ditu.
Erakunde kontrapartea
- CEAGRO: Centro de Desenvolvimento Sustentável Agropecuário de Educação e Capacitação em Agroecologia e Meio Ambiente
Beste erakunde kolaboratzaile batzuk
- CACIA: Central de Associações Comunitárias do Assentamento Ireno Alves dos Santos
- ACAMF: Associação Central do Assentamento Marcos Freire
- CREHNOR Cooperativa de Credito Rural de Pequenos Agricultores e da Reforma Agrária do Centro Oeste de Paraná
Azalpen laburra
Azalpen laburra
Hasiera urtea
2008
Programak bilatzen duena da Cantuquiriguaçu eskualdean kanpaturik eta asentamenduetan kokaturik dauden MSTko gizon-emakumeen gaitasunak indartzea, eskualdeko tokiko erakundeekin itunak eginez, dauzkaten natur eta giza baliabideak erabil ditzaten eta garapen ekonomiko eta sozialari lagunduko dioten prozesu endogeno eta iraunkorrak susta ditzaten.
Horretarako, alde batetik MSTko erakundeak indartzeko estrategiak planteatzen dira, eta baita tokiko erakundeekin koordinatzea ere; eta bestetik, sektore ekonomiko eta produktiboa garatu eta dibertsifikatzea, eskualdeko ekosistemak babestuz eta pertsona guztiak –bereziki emakumeak– modu aktiboan esku hartzera bultzatuz.
MSTrekin lotutako tokiko erakundeen lan elkartua (CEAGRO, CACIA, ACAMF eta CREHNOR) MSTren eskualderako Plan Estrategikoan detektatutako beharretatik sortu zen. Plan hori 2009an egin zen eta bertan, paraleloki, eskualderako genero diagnostikoa landu zen.
Plan Estrategiko horretan zehaztutako estrategiak inplementatzeko, tokiko erakundeen Partzuergoa sortu zen, produkzio, prestakuntza eta finantza arloko eragileen lan koordinatua sendotzeko.
Sustatzen diren jarduerak
Sustatzen diren jarduerak lau alor hauetan biltzen dira:
Eskualdeko Talde Kooperatiboa
- Jardueren azterketa (esnekiak, supermerkatua, nekazaritza eta albaitaritza, nekazaritzako makinei lotutako zerbitzuak ematea, aurrezki eta kreditu kooperatiba eta bi hezkuntza unitate)
- Finantza Batzordea sortzea
- Interkooperaziorako mekanismoak
- Hezkuntza kooperatiboa:
- Arlo sozialaren garapena: asentamenduak, kooperatibak, liderrak…
- Batasuna sendotzea: bazkideak + kooperatibak = bazkide kooperatibistak
- Autogestioa
Enpresa Sozialak Sustatzeko Departamentua
- Martxan diren jarduerak babestea, Gestio Planei jarraipena egitea
- Jarduera berriak babestea: egurra, supermerkatu berriak, esnekiak…
- Etengabeko prestakuntza eta praktika gestioan eta kooperatibismoan
Prestakuntza: gestio kooperatiboari buruzko ikastaro teknikoak
- TGC: Kooperatiben Gestioari buruzko Teknologia Ikastaroa, UFPRrekin batera
- Prestakuntzako ikastaroa 42 ikaslerekin. Hautatutakoak: 38. 7 emakume.
- Bloke tematikoak
- Bazkidea-kooperatiba
- Enpresa gestioa
- Nekazaritza erreforma
- UFPRko eta Mondragoneko irakasleak
Egokitasuna
20 urte baino gehiago joan dira Lurrik Gabekoen Mugimenduak nekazaritza erreformaren aldeko borrokari ekin zionetik Brasilen (ikus MSTren historia, 15. eranskinean). Lehen urteetan, ahalegin handiena landa inguruneko baztertuentzako lurrak lortzen egin zen, baina Mugimendua aurki konturatu zen lurra eskura izatea ez zela nahikoa asentamenduetakoentzat bizitza duin bat bermatzeko.
Paranako Cantuquiriguaçu eskualdeko asentamendu eta kanpamentuek badauzkate gutxiegi erabiltzen ari diren ahalmenak eta horren ondorioz garapena desorekatua izaten ari da. Eskualdean, kaudimena ziurtaturik daukan biztanle sektore batekin batera, badago bigarren sektore handi bat baliabide gutxi duena, diru sarrera urrikoa eta oinarrizko familia saskia betetzera iristen ez dena. Sektore horren barruan, emakumeen egoera larriagoa da, kasu honetan produkziorako baliabideak eskuratzeko aukera gutxi daukatelako.
Natur eta giza baliabideak gutxiegi erabiltzearen ondorioz, INCRAk (Brasilgo Nekazaritza Erreformako Institutua) Paranako estatuko pobreziaren triangelu barruan identifikatu du Cantuquiriguaçu eskualdea. Hori dela eta, biztanleen bizi baldintzak 1.1.5 atalean zehaztutakoak dira. Laburbilduz
- Oinarrizko familia saskia betetzera iristen ez diren diru sarrerak.
- Emakumeen garapen desorekatua gizonen aldean.
- Eskualdeko MSTren asentamendu eta kanpamentuetako gizon-emakumeen garapen ekonomiko eta soziala ezerezean geratzea.
Natur eta giza baliabideak gutxiegi erabiltzearen arrazoiak aztertuz gero, honako aspektuak azpimarratuko ditugu:
- Lehendik zeuden jardueren bideragarritasun ekonomiko eta sozial eskasa.
- Jarduera sozioekonomiko berririk ez egotea.
- Produkzio matrize konbentzionalaren bideragarritasun eza eta eraginkortasunik gabeko laguntza teknikoa.
- Eskualderako eredu kooperatiborik ez egotea.
- Antolamenduaren ahultzea; baita mugimenduko eta mugimenduak bultzatutako ekimenetako kide izatearen sentimendua ahultzea.
- Koordinazio eta erakunde arteko kontzertazio mugatua.
Interkooperazioa
Proiektu honetan, esanahi berezia hartzen du Mundukidek sustatzen duen Interkooperazio Sistemaren ideiak. Hau da, trukearen bidez, hainbat eragile kooperatibo lankidetzan murgiltzeko ideia.
Proiektu honetan hainbat kooperatibak eta kooperatibetako pertsonak parte hartzen dute modu batera edo bestera lankidetzan, jarraian datorren eskeman ikusten denez. Pertsona horiek guztiek beren borondatez eta konpromisoz, baina izenpetutako hitzarmenen bidez eta erantzukizun argiak hartuz, parte hartzen dute proiektuan.
Blogak
Albisteak
- Mundukide DEVinfo web orrialdean!
- 18 lider etorri dira Latino-ameriketatik Masterrera
- Agro-ekologiarantz bidea
- Ana H. Borbolla
- Lankidetza
- Azken berriak dakartza 25. buletinak
- 2011ko lorpenak eta erronkak
- Mundukideko langileak eta boluntarioak egun batez batera Arrasaten
- Urteko topaketa nagusia
- Denon onerako ekonomia- videoa




