BRASIL

MSTk Arrasateko Esperientzia Kooperatiboa aukeratu du kudeaketaren, antolakuntzaren eta merkaturatzearen arloan kooperatibetako...

Mundukide diruz lagundu

Buletinera HARPIDETU

Mundukide
Sare sozialetan

  • Youtube 
  • Facebook 
  • Flickr

Brasil

MUNDUKIDEREN PLAN ESTRATEGIKOA BRASILEN

Mundukideren 2010-2013 aldirako Plan Estrategikoaren esparruan, eskualde honetarako MSTrekin hartutako konpromisoa berresten da. Uste dugu Mundukidek eta Mundukideren inguru kooperatiboak partekatzeko moduko esperientziak dituela eta hori lagungarria izan daitekeela Cantuquiriguçú-ko (Parana) eskualdeko kokalekuetako gizonek eta emakumeek antolakuntza indartsuago bat izan dezaten, natura eta giza baliabideen erabilera hobetu dezaten eta eskualdean eraldaketa sozialaren alde lan egin dezaten.

Bestalde, eta MSTrekiko lankidetza esparruaren barruan, antzeko ezaugarriak izango dituen programa bat abiarazi nahi da Sergipe-ko Estatuan, Brasilgo Ipar-ekialdean dagoen eskualdean. 2010ean ekingo zaio programaren identifikazio eta diseinuari.


MSTko gizonen eta emakumeen garapen sozioekonomikorako gaitasunak trebatuz.

MSTren (Movimento dos Trabalhadores Rurais Sem Terra) eta Mundukideren arteko harremana 2000. urtearen hasieratik dator, hainbat topaketa egin eta esperientziak trukatzetik.

2006. urtean ekintzailetza kooperatiboari buruzko prestakuntza eman zitzaien Arrasaten MSTko PAESko (Programa de Acompañamiento a Enpresas Sociales) hainbat kideri eta 2007an lankidetza zehatzari ekin zitzaion Cantuquiriguaçú eskualdean MSTren, Mundukideren eta MUko Lanki Ikerkuntza kooperatiboko Institutuaren artean.


ZERGATIK MST-REKIN?

  • Munduari buruzko oinarrizko irakurketa eta konpromiso sozialaren ideia partekatzen ditugulako.
  • Erakunde barruan duen ahalmen biderkatzaileagatik eta erakundetik kanpo erreferentzia izateagatik.
  • Euskal kooperatiba mugimenduari ikaskuntzak transmititu eta sentiberatasuna pizteko duen ahalmenagatik.
  • Auto-eraketan oinarritutako prozesu proposamena delako, parte hartzearen eta demokraziaren eredu gorena.

Eskualde honetan MST-ko 5.138 familia biltzen da eta bertan ezarririk eta kanpaturik bizi da. Pobreziak jotako landa ingurune batean bizi dira eta aukera gutxi daukate goi-mailako edo maila ertaineko ikasketak jasotzeko. MSTk Arrasateko Esperientzia Kooperatiboa aukeratu du kudeaketaren, antolakuntzaren eta merkaturatzearen arloan kooperatibetako eta elkarteetako kudeaketa taldeek dituzten urritasunak hobe­tzeko eragile gisa.

2009an eskualdearen Plan Estrategikoa landu zen, eskualdeko MSTko brigaden eta sektoreen partaidetzarekin. Mundukideren eta Lankiren Programako lana, plan horren esparruan kokatzen da eta hauek dira lan ildoak:

  1. Sendotze instituzionala: MSTren eta tokiko administrazioaren artean tokiko garapenerako estrategia bat inplementatzea.
  2. Ekonomia solidarioa: Eskualdean, MSTko gizon eta emakumeek, boterea hartuz joateko prozesu batean murgilduta, beren bizi baldintzak hobetzen dituzte tokiko garapenerako prozesuetan modu aktiboan parte hartuz.

Prestakuntza eta gaitasun gehiagoz jabe­tzea Programaren estrategia giltzarria da; horretarako, Euskal Herriko hainbat erakunderen laguntza zuzen eta espezializatua daukagu. Hona hemen erakundeotako ba­tzuk: Eroski, Euskadiko Kutxa, Kaiku, EZAI, Aberekin, Astazaldi eta Mondragon Uniber­tsitatea, MSTren enpresa sozialen garapen kooperatiborako prozesuarekin esperien­tziak eta ikaskuntzak partekatzen dituztenak.


Mundukideren proiektuak Brasilen:


Partekatu / Compartir
  • Facebook
  • Twitter
  • RSS
Creative Commons-en baimena
CSS, XHTML1, WAI AA
::