Pribatutasun politika
Datu pertsonalen pribatutasun politika
Datu pertsonalen pribatutasun politika
Erabiltzaileak webgunean sar daitezke, bai eta, hura osatzen duten atalen bitartez, informazioa lortu, zenbait aplikazio eta tresna erabili, eta zerbitzuak kontratatu ere. Urruneko Bankuko zerbitzuari dagokionez, Bankuarekin operatiba hori aldez aurretik sinatu duten bezeroek soilik izango dute sartzea; alegia, zerbitzu horretan sartzeko identifikatzeko elementuak eta gakoak dituztenek. Bezero horiek, identifikatu ostean eta beren datu pertsonalak idatzi beharrik gabe, hainbat eragiketa egin ahal izango dute, eta produktuak eta zerbitzuak denbora errealean eskuratu, eta oso modu errazean.
Erabiltzaileek eman ditzaketen datu guztiak konfidentzialtasun osoz tratatuko dira. Fitxategien ardura duen erakundeak, datu pertsonalen trataerako edozein fasetan parte hartzen duten pertsonek eta datu horiek jaso dituzten erakundeek sekretu profesional zorrotzean gordeko dituzte datu pertsonalak, erabiltzaileak emandako baimenaren babesean. Erakunde eta pertsona horiek konpromisoa hartzen dute beharrezko babes-mailak eta neurriak hartzeko, teknikaren zein antolamenduaren arlokoak; alde batetik, datu pertsonalen segurtasuna bermatze aldera, eta beste batetik, datu horiek aldatu, gaizki erabili, galdu edo lapur ditzaten edo baimenik gabe tratatu edo erabil ditzaten eragozte aldera, bai egituraren beraren barruan edo horretako langileen eskutik, bai egituratik kanpo. Horretarako, honako hauek hartuko dira kontuan: teknologiaren egoera, biltegiratutako datuen izaera eta arriskuak (bai gizakienak, bai ingurune fisikokoak edo naturalekoak). Halaber, bermatzen da datu pertsonalak tratatzeko eta erregistratzeko erabiltzen diren fitxategiek, programek, sistemek, ekipoek, lokalek eta zentroek unean-unean indarrean den araudiak ezarritako integritate- eta segurtasun-baldintzak betetzen dituztela.
Dena den, erabiltzaileak jakin behar du, eta berariaz jakinarazten zaio, Interneteko segurtasun-neurriak ez direla menderaezinak.
a) Nabigazioa:
Bankuaren webgunean nabigatzea doakoa da, eta horretarako, ez da beharrezkoa erabiltzaileak izena ematerik. Alabaina, zenbait produktutan eta zerbitzutan sartzeko eta haiek kontratatzeko edo erabiltzeko, erabiltzaileak izena eman beharko du, eta identifikatzeko gakoak edo txartelak izan, eta/edo zenbateko bat ordaindu, produktu edo zerbitzu bakoitza erregulatzen duten baldintza espezifikoetan ezarritakoaren arabera.
Berariaz ohartarazten zaio erabiltzaileari Bankuaren webguneak cookie-ak erabiltzen dituela. Cookie horiek datu-fitxategi txikiak dira eta erabiltzailearen ordenagailuan sortzen dira, eta erabiltzaile anonimo batekin lotzen dira. Erabilitako cookie-ek ezin dituzte disko gogorreko datuak irakurri, ez eta beste hornitzaile batzuek sortutako cookie fitxategiak ere. Cookie-ek erabiltzaileak ezagutzeko aukera ematen dute, baina aldez aurretik izena eman dutenak soilik, bisita bakoitzean izena berriro eman beharrik izan ez dezaten, haientzat soilik diren areetan edo zerbitzuetan sartzeko. Halaber, erabiltzailea webgunean sartu zen azken egunari eta orduari buruzko informazioa ematen dute, bai eta bisitatutako edukiei buruzkoa ere. Erabiltzaileak nabigatzailea konfigura dezake, disko gogorrean cookie-ak sartuz gero nabigatzaileak abisua eman dezan. Horretarako, nabigatzailearen jarraibideak eta gidaliburuak kontsultatu beharko ditu, horri buruzko informazio gehiago nahi badu.
b) Datu pertsonalak:
Bankuaren webgunearen bidez emandako zerbitzuren batean sartzeko edo hura erabiltzeko edo kontratatzeko, erabiltzaile bati –pertsona fisiko bati– datu pertsonalak eskatzen bazaizkio, espresuki esango zaio datu horiek –eta zerbitzua gauzatzearen ondorioz sortzen direnak– beharrezkoak direla kontratatutako zerbitzuak eta produktuak garatzeko, kontrolatzeko, kudeatzeko eta gauzatzeko. Gainera, jakinaraziko zaio datu pertsonalak kasuan-kasuan sortutako fitxategietan sartuko direla. Erabiltzaileak webgunean datu pertsonalak idazten eta erregistratzen baditu, berariazko baimena ematen dio Bankuari datu pertsonal horiek biltzeko, fitxategietan sartzeko eta tratatzeko, eta onartu egingo du jarduera hori. Halaber, datu pertsonalak aplika daitezkeen xedapenetan aurreikusitako epeetan kontserbatzeko baimena ere ematen dio.
Gainera, erabiltzaileari jakinarazten zaio produktuak edo zerbitzuak harpidetzean edo kontratatzean datu pertsonalak ematean, eta Bankuaren eta erabiltzailearen arteko harremanean emandako beste edozein datu ematean, erabiltzaileak borondatez onartzen du Bankuak datu pertsonal horiek tratatzea. Bankuak segmentutan edo kategoriatan sailkatuko ditu datu pertsonalak, erabiltzaileari produktuen eta zerbitzuen berri emateko, eta informazioak, eskaintzak eta sustapenak bidaltzeko, profilak egiteko, edo erabiltzaileak eskatutako proposamenak aztertzeko.
Halaber, erabiltzaileak datu pertsonalak ematen baditu, borondatez onartzen du Bankuak datu horiek lagatzea eta ematea Bankua unean-unean dagoen enpresa-taldeko sozietateei, horiek partaidetzat dituzten sozietateei eta sozietate laguntzaileei, aurreko atalean adierazitakoen antzeko xedeekin. Bestalde, baimena ematen dio Bankuari sozietate horietatik fitxategietan duten informazioa jasotzeko, datu pertsonalak adierazitako xedeekin tratatu ahal izateko, baita zenbait fitxategitako datuak elkarri lotuta tratatzeko ere. Lehen aipatutako sozietate edo erakunde lagapen-hartzaileek egindako jardueren barruan, modalitate guztietako finantza-jarduerak sartzen dira (banka, ondasunen edo aktiboen finantziazioa, inbertsio- eta aseguru-zerbitzuak), eta izaera finantzarioa ez dutenak (hala nola, higiezinen sektoreei dagozkienak, zerbitzu-jarduerak, ondasunen eta kontsumo-gaien salmenta eta banaketa, aholkularitza-zerbitzua, kudeaketa-zerbitzuak, komunikazio-kanalekin lotutakoak, informatika-zerbitzuak eta aisiarekin lotutakoak).
Datuen babesari buruz unean-unean indarrean dagoen araudian zehaztutako baldintzak kontuan hartuta, erabiltzaileak datu pertsonalen tratamendurako eta lagapenerako emandako baimena borondatezkoa da. Beraz, datu pertsonalen tratamendurako eta lagapenerako emandako baimen hori ezezta dezake.
Edonola ere, erabiltzaileak datuak ikusteko, zuzentzeko, ezeztatzeko edo haien aurka egiteko eskubideak erabili ahal izango ditu, fitxategien arduradunaren aurrean; alegia, Banco de Sabadell, S.A.-ren aurrean (IFZ – A08000143; Bartzelonako Merkataritza Erregistroan inskribatua, 20093 tomoa, 1 folioa, B-1561 orria). Horretarako, idatziz eskatu beharko du eta idazkia Bankuaren egoitzara bidali beharko du (Pl. Sant Roc, 20). Dena den, zenbait kasutan, datu pertsonalak Bankua ez diren beste erakunde batzuen ardurapeko fitxategietan sartuko dira, lankidetzen ondorioz edo produktuen edo zerbitzuen baterako sustapenen ondorioz. Horrelakoetan, kasu batean zein bestean, berariaz jakinaraziko zaio erabiltzaileari.
Azkenik, erabiltzaileari ohartarazten zaio Bankuaren web orrietan, esteken bidez (“”link”"), beste webguneetara joateko aukera dagoela. Webgune horiek Bankuarekin zerikusirik ez duten erakundeenak, konpainienak, instituzioenak eta elkarteenak izan daitezke. Erabiltzaileak datu pertsonalak ematen baditu webgune horietan, Bankua ez da horien erantzule izango.
Blogak
Estekak





