Nortzuk osatzen dugu Mundukide?

Mundukidek INTERKOOPERAZIO SISTEMA baten eraketa eta dinamizazioa bultzatzen du...

Mundukide diruz lagundu

Buletinera HARPIDETU

Mundukide
Sare sozialetan

  • Youtube 
  • Facebook 
  • Flickr

Mundukide

Mundukide Fundazioa 1999an, Arrasate inguruko GGKE eta Mondragon kooperatiba taldeak sortutako garapenerako lankidetzan diharduen Gobernuz Kanpoko Erakunde bat da. Bere zeregin nagusia, herri eta komunitate pobretuenekin experientzia kooperatiboa partekatuz lankidetzan jardutea da.

Garapen sozioekonomikoan eragingo duten Programak bultzatzen ditu hegoaldeko herrietan, batetik garapen maila baxueneko herrialdeetan aktibitate ekonomikoa sustatu eta bertako gizon zein emakumeen bizi balditzak hobetuko dituzten programak; eta bestetik garapen ertaineko herrialdeetan, antolatutako erakundeei asistentzia eta formazioa emanez, era kooperatiboan erakundea indartu eta aktibitate ekonomikoen indartzea bilatuko duten programak.

Egoitza nagusia Arrasaten du, baina bai egoitzan baita Programetan ere, terrenoa bertan lan egiten duten lantalde profesional batez osatuta dago.


Interkooperazio Sisteman Mundukideren aportazioa da:

  • Interkooperazio Programen kudeaketa, antolaketa, koordinazioa, …
  • Interkooperazio Programetan metodologiak eta lan sistemak definitu, ezarri eta hobetzea.
  • Interkooperazio Programetarako finantziazio bideak topatu, lortu eta finkatzea
  • Interkooperazio Programetan parte hartzen duen lantaldearen kudeaketa eta zainaza, bai profesionalak zein bolondresak
  • Interkooperazio Programen komunikazio eta sentsibilizazio lanak

Testigantzak …

Laura DARPHIN,  Marrupa Programako arduraduna

Laura DARPHIN

Marrupa Programako arduraduna- Mozambique

“Mundukiden dagoen gizatasuna nabarmenduko nuke. Espazio oso garrantzitsua uzten die bai langileei eta bai proiektuetan parte hartzen duten pertsonei.”


Asier Elorzar,  Majune proiektuko arduraduna

Asier Elorza

Majune proiektuko arduraduna- Mozanbike

“Diferentzia txikiak alde batera utzita, pertsonek batak besteari lagundu behar diogu, ondokoari edo eta mugaz bestaldekoei, Eguneroko arazo txikiek (asko pertsonalak) eta hauek konpontze lanek, amets handiak aurrera eramateko erabili beharko genukeen denboraren %90a kentzen dizkigute.”


Beñat Arzadun,  Proiektu Kudeatzailea

Beñat Arzadun

Proiektu Kudeatzailea

“Proiektu batzuetan kooperatibako eta kooperazioko esperientzien artean, dela arlo teknikoan, dela arlo sozialean, elkar aberaste aukera ederrak sortzen dira”


Enara Ruiz de Egino,  Finantziazio Gestorea

Enara Ruiz de Egino

(Finantziazio Gestorea, Mundukide, 2011):

“Mundukidek hasieratik izan du esperientzia kooperatiboaren inguruan ari diren eragile ezberdinen ezagutza, esperientzia eta baliabideak batzeko ardura, hegoaldeko herriekin konpartitzeko. Sarri kosta egiten zaigu gure kooperatibetan eta orokorrean gizartean interesa sortu eta atxikimenduak lortzea. Lanak merezi du ordea, Mundukideren proiektuetan daude emaitzak!”


Mundukide Fundazioaren

  • MUNDUKIDE FUNDAZIOA
  • Iturriotz 27 – 2
  • 20500 Arrasate-Mondragon (Gipuzkoa)
  • Tel: 943772010
  • Web orrialdea: www.mundukide.org
Partekatu / Compartir
  • Facebook
  • Twitter
  • RSS
Creative Commons-en baimena