Nortzuk osatzen dugu Mundukide?
Mundukidek INTERKOOPERAZIO SISTEMA baten eraketa eta dinamizazioa bultzatzen du...
Mondragon Unibertsitatea
Mondragon Unibertsitatea unibertsitate gaztea da, 1997an sortua eta maiatzaren 30eko 4/1997 legeak ofizialki onartua. Unibertsitatea hezkuntza arloan ibilbide eta esperientzia luzea duten hiru hezkuntza kooperatiben elkartzetik jaiotzen da, hain zuzen Mondragon Goi Eskola Politeknikoa “Jose Mª Arizmendiarrieta” S.Kooperatiboaren, ETEO S.Kooperatiboaren eta Irakasle Eskola S.Kooperatiboaren elkartzetik.
Egun, Unibertsitateko bi Fakultate eta Eskola osatzen dituzte:
- Goi-Mailako Eskola Politeknikoa
- Enpresagintza Fakultatea
- HUHEZI
- 2011 urtean berriz, hiru hauei, laugarren fakultatea gehitzen zaie, Gastronomia Zientzien Fakultatea.
Gizarte-bokazioa: Mondragon Unibertsitatean gizartea eraldatzeko konpromisoa hartu dugu; eta konpromiso hori euskarri dugun partaidetza-ereduan islatzen da. Unibertsitatea kooperatiboa da, MONDRAGON Korporazioa enpresa-multzoko kidea. Alde horretatik, inguruarekin, gizartearekin eta gure garaiarekin inplikatuta dago; beraz, bokazio humanista du. Geure formazio-ereduaren oinarria hezkuntza-sistema da, baina eskualdeko enpresak eta erakundeak inplikatzea sustatzen dugu, gizarte-eskuragarritasuna, ikasketen eta lanaren bateragarritasuna, ikerkuntzaren garapena eta etengabeko prestakuntza bermea.
Orientazio praktikoa: Mondragon Unibertsitatearen ezaugarri nagusia lan-munduari estuki eta etengabe lotuta egotea da. Horri esker, gure hezkuntza eskaintza enpresen eta erakundeen premietara egokitzeko aukera dugu.
MONDRAGON Korporazioarekin, hau da, 230 enpresa eta erakunderekin (guztira 70.000 langile dituzte) dugun harremanari esker, eta hainbat sektoreko enpresa eta erakunderekin sinatuta ditugun hitzarmenei esker, geure ikasleak ikasketak hasi orduko lan-munduarekin harremanetan daude. Hona hemen Unibertsitateak asmo horrekin antolatzen dituen jarduerak:
Interkooperazio Sisteman Mondragon Unibertsitatearen aportazioa da:
- Ikasleen partehartzea, ikasketa praktika edo ikasketa amaierako proiektuen bidez
- Irakasleen partehartzea, Interkooperazio Programetan formazio eta asistentzia emanez.
- Interkooperazio Programetan urteetan zehar bildutako ezagutza, metodología, baliabide eta teknologiak konpartitzea.
Testigantzak …

Eider Madina
Ikaslea, MU-HUHEZI-IKO, 2010:

Unai Elorza
Irakaslea, MU- MGEP-organizazioa, 2010:

Ihintza Irizar
Ikaslea, MU-HUHEZI-IKO, 2011:

- MONDRAGON UNIBERTSITATEA
- Loramendi, 4. Apartado 23. 20500 Arrasate – Mondragon
- Tel.: 943 71 21 85
- Web orrialdea: www.mondragon.edu
- Posta elektronikoa: info@mondragon.edu
Blogak






