Nortzuk osatzen dugu Mundukide?

Mundukidek INTERKOOPERAZIO SISTEMA baten eraketa eta dinamizazioa bultzatzen du...

Mundukide diruz lagundu

Buletinera HARPIDETU

Mundukide
Sare sozialetan

  • Youtube 
  • Facebook 
  • Flickr

Lanki

Lanki Mondragon Unibertsitateko Lankidetzaren Ikertegia da, eta Humanitate eta Hezkuntza Zientzien fakultatean du bere kokapena. Arrasateko Kooperatiben Esperientziaren baitan kokatua, bere egitekoa errealitate kooperatiboa eta autoeraketa diziplina anitzetatik ikertzea da, eta hortik kooperatibei gogoeta eta formazio zerbitzua eskaintzea. Bere ezaugarrien artean azpimarra daitezke bere diziplinartekotasuna lankidetza giza zientzien ikuspegitik aztertzerakoan, bere gaztetasuna, eragile kooperatiboekiko loturaren eta autonomiaren arteko konbinaketa, euskaratik abiatutako eleaniztasuna eta bere irekidura, nagusiki munduko Hegoaldeko eragileei begira. Garapenerako lankidetzaren esparruan eredu kooperatibo propioa eraikitzeko helburuarekin Interkooperazio Sistemaren sortzaile eta sustatzailea izan da Lanki Mundukiderekin batera.


Interkooperazio Sisteman Lankiren aportazioa da:

  • Eredu propio horri bere ikerketa eta ikuspegia eskaintzen dizkio, batez ere, kooperatibagintza, ekonomia solidario eta gizarte arloetan.
  • Interkooperazio proiektuen sustapena, kudeaketa eta jarraipenean parte hartzen du
  • Esperientzien elkartrukeko TRUKE programaren antolaketa, kudeaketa eta exekuzioan sustatzaile da.
  • Ekonomia Solidarioa, ekonomia popularra eta hegoaldeko herrien kooperatibagintzan ikerketa eta formazioa bultzatzen du.

Testigantzak…

Aitzol Loyola, Ikertzailea

Aitzol Loyola

(Ikertzailea, Lanki, 2010):

“LANKIk, Arrasateko Kooperatibek eginiko ibilbideak ematen duen esperientzia aportatzen du, hezkuntza eta gestio esparruan ekarpenak eginez Brasilgo proiektuan, beste batzuren artean”


Ainara Udaondo, Zuzendaria

Ainara Udaondo

(Zuzendaria, Lanki, 2011):

“Garapenerako lankidetzaren esparruan eredu propioa (kooperatiboa) eraikitzeko helburuarekin Interkooperazio Sistema sortu zen. Lanki eta Mundukide sistema horren sortzaile izan ziren eta sustatzaile dira. Zeregin horretan, nolabait esateko, Mundukidek lankidetza proiektuen ardura teknikoa darama eta Lankik eredu propio horri bere ikerketa eta ikuspegia eskaintzen dizkio; batez ere jakintza arlo hauetan: kooperatibagintza, ekonomia solidarioa eta gizartea”.


Lanki

  • LANKI, Lankidetzaren ikertegia
  • HUHEZI FAKULTATEA MONDRAGON UNIBERTSITATEA
  • Dorleta, z/g 20540 Eskoriatza (Gipuzkoa)
  • Tel. 943714157
  • Web orrialdea: www.lanki.coop
Partekatu / Compartir
  • Facebook
  • Twitter
  • RSS
Creative Commons-en baimena