Mundukide diruz lagundu

Buletinera HARPIDETU

Mundukide
Sare sozialetan

  • Youtube 
  • Facebook 
  • Flickr

Enpresa kooperatiboak

Mundukidek bere lankidetza lan mundu kooperatiboaren esperientzia partekatu nahian egiten du, batez ere “Arrasateko Esperientzia Kooperatiboa” partekatu nahian, eta horretarako esperientzia horren baitan sortu, garatu eta lanean diharduten kooperatiben elkarlana topatzen du.

Esperientzia horren adierazgarri nagusiak dira MONDRAGON taldea eta KONFEKOOP Euskadiko Kooperatiben Konfederazioa, batez ere, talde eta konfederazioaren kide diren hainbat eta hainbat kooperatiba.

MONDRAGON 1956an jaiotako mugimendu kooperatiboaren fruitua da, urte horretan eratu baitzen Arrasaten (Gipuzkoa) lehen industria-kooperatiba; bere enpresa-filosofia Balio Korporatiboetan dago jasota: Lankidetza, Partaidetza, Gizarte Erantzukizuna eta Berrikuntza.

Sozietate-antolamenduan metodo demokratikoak erabiliaz, enplegua sortuaz, langileen garapen humano eta profesionala sustatuz eta inguruko gizartea garatzeko konpromisoaz jardunaz, nazioarteko merkatuan lehiatzen duen enpresa-erakunde baten oinarrizko helburuak biltzen ditu MONDRAGONen misioak.

KONFEKOOP Euskadiko Kooperatiben Konfederazioa Euskadin dauden Federazio Sektorialak biltzen dituen erakundea da. 1996an sortu zen, Euskal Kooperatiben Mugimenduak daukan garrantzi ekonomiko zein soziala kontuan hartuta, mugimendu hori sendotzeko beharrari aurre egiteko.

Elkarren laguntza, erantzukizuna, demokrazia, berdintasuna, ekitatea eta elkartasuna dira Kooperatiben oinarrian dauden balioak. Haren fundatzaileen tradizioari leial, haren kideek zintzotasunaren, gardentasunaren, gizarte-erantzukizunaren eta besteenganako arduraren balio etikoetan sinesten dute.

Egun, 46 enpresa kooperatibo ezberdin dira modu batera edo bestera, borondatez eta horrela nahi dutelako, Mundukiderekin batera kooperazioan elkarlanean ari direnak.


Interkooperazio Sisteman enpresa kooperatiboen aportazioa da:

  • Laguntza ekonomiko eta finantzieroa ematea
  • Enpresako langile zein bazkideen parte hartze zuzena Interkooperazio Proiektuetan, esperientzia, ezagutza eta teknikak partekatuz
  • Patronatuko kide izatea, erakundearen misioaren eta kudeaketaren zaintza; ala nola erakundearen beharrei erantzutea
  • Enpresako langile zein bazkideen artean garapenerako lankidetzako beharraz eta egokieraz informatu eta sentsibilizatzea
  • Babes eta laguntza morala eta instituzionala

TESTIGANTZAK

Jon Igarza, Lehendakaria

Jon Igarza

Lehendakaria, LKS INGENIERIA

“Orain arte LKS Ingeniariak Mundukideri ekonomikoki eta proiektuetan parte hartuaz lagundu dio, misio eta balorearekin bat egiten dugulako. Mundukideren konpromisoa eta lana oso aberatsa dela iruditzen zaigu. Egiten dituen proiektuekin identifikatu egiten gara eta elkarlanean aritzea ohore handia da LKSrentzat”


Arantza Oruna, Eroskiko eta Mundukideko bazkidea

Arantza Oruna

Eroskiko eta Mundukideko bazkidea

“Mundukideren lanetik gehien atsegin dudana da gure esperientzia kooperatiboan oinarrituta beste herriealde batzuetan egiten duen lana. Era berean, oso garrantzitsua iruditzen zait proiektu horietan bizitako esperientziak gure artean daukan eragina, guztiok ikasten baitugu zerbait”


Mondragon Kooperatiba Zentrua

  • MONDRAGON
  • Centro Corporativo
  • Pº Jose Mª Arizmendiarrieta nº 5. 20500 Arrasate- Mondragón (Gipuzkoa)
  • Tel: 34 943 779 300
  • www.mcc.es

Konfekoop

  • KONFEKOOP
  • Euskadiko Kooperatiben Konfederazioa
  • Reyes de Navarra 51. 01013 Vitoria-Gasteiz
  • Tel: 945 122 053
  • Posta elektronikoa: ekk@konfekoop.coop
  • Web orrialdea: www.konfekoop.coop
Partekatu / Compartir
  • Facebook
  • Twitter
  • RSS
Creative Commons-en baimena