Bolondresak
Jatorri guztietako pertsonak, jardunean edo jubilatuak, gehienbat kooperatibagintzan esperientzia dutenak, beraien esperientzia, dedikazioa eta esfortzua jartzen dute Mundukiden eskutan.
Aurretik lan arlo konkretuetan esperientzia izanik, denbora izanik eta elkartasun nahiak bultzatuta Mundukideko hainbat lan eta esparrutan laguntzen dute, bai erakundearen lanetan, ala nola pertsonen kontratazioan, komunikazioan, finantziazioan; eta baita Interkooperazio Programetan ere, formazioan, Programen jarraipenean, laguntza logistikoan eta administratiboan, etab.
2010ean Mundukiden 26 lagunek parte hartzen zuten boluntario bezala.
Aipatzekoa da agente honetan Arizmendiarrietaren Lagunak Elkartearekin daukagun hitzarmena (www.arizmendiarrieta.org/es/jma-lagunak), zeinen bitartez erakunde horretako kideek Mundukiden beraien esperientzia eta laguntza bideratzen duten.
Testigantzak

Jose Ramon Elortza
boluntarioa, kooperatibista ohia
Blogak






