Mundukide diruz lagundu

Buletinera HARPIDETU

Mundukide
Sare sozialetan

  • Youtube 
  • Facebook 
  • Flickr

Interkooperazio sistema

Mundukideren misioan zehazten den legez, uste dugu gure lankidetza lanak hegoaldeko herri eta komunitateen garapen sozioekonomikoari ez ezik lankidetzan dihardugun kooperatiben garapenari ere laguntzen diola, batez ere interkooperazio printzipioei, gizarte eraldaketari eta izaera unibertsalari dagokienez. Gainera, uste dugu gure lankidetzak bere zentzurik zabalena hartzen duela lan munduaren –eta bereziki lan mundu kooperatiboaren– konpromisoa, esku hartzea eta sentiberatasuna bereganatzea lortzen duenean; hori dela eta, lan mundu kooperatiboaren elkartasuna aktibatuz dihardugu lankidetzan. Mundukidetik garapenerako lankidetzan Mondragon esperientzia kooperatiboa osatzen duten eragileen parte hartzea sustatzen ari gara.


Hala, nahi duguna da, batetik, garapenerako lankidetzan lan mundu kooperatiboaren elkartasuna aktibatu eta, bestetik, Mondragon esperientzia kooperatiboko eragileen ahalegina batu. Interkooperaziorako sareak eta harremanak sortu nahi ditugu, helburu hauek lortzeko lagungarriak izango direlakoan:

  • Hainbat esperientzia eta gaitasun daukaten eragileen arteko kolaborazioaren bidez, lankidetzaren kalitatea hobetzea.
  • Mondragon mugimendu kooperatiboa Hegoaldearen errealitateari buruz sentiberatzea eta lankidetzaren ahaleginean esku harraraztea, zentzu kooperatiboa ere indartu egin dadin.

Esperientziak eta ikuspegiak trukatu nahi ditugu, harremanak sortu eta sakondu, modu koordinatuan lan egin, ahaleginak bateratu, sinergiak aprobetxatu etab. Lankidetza lan horren bidez, aldi berean, pertsonek egiten duten lanari zentzu kooperatiboa ematea bilatzen dugu.


Hona hemen parte hartzeko aukera zehatz batzuk:

  • Truke eta prestakuntza programak Hegoaldeko herrialdeetako erakunde eta komunitateetako pertsona zein liderrekin.
  • Eragileek Mundukidek sustatutako interkooperaziorako programa eta proiektuetan parte hartzea. Parte hartze hori honelakoa izan daiteke:
  1. Noizean behingo parte hartzea, esaterako, aholkularitzan, prestakuntzetan, laguntza teknikoetan eta abarretan.
  2. Kolaborazio jarraituetan: borondatezko lankide gisa joatea, talde tutoreetan parte hartzea etab.
  3. Beste erakunde edota programa batzuekin bisitaldiak eta trukeak antolatzea.
  • Mundukideren jarduera eta organoetan parte hartzea.
  • Jarduerak babestu eta finantzatzea.
  • Sustatutako jardueren esparruan, ikasketetako praktikak, karrera amaierako proiektuak edo ikerketak egitea.
  • Informazio eta sentiberatze kanpainetan parte hartzea.

Parte hartze hori honakoen arabera zehaztuko da:

  • Kontrastatutako beharren arabera.
  • Parte hartzen duten pertsonen profilen eta esperientzien arabera.
  • Beharren eta profilen arteko egokitzapenaren arabera.
  • Betebeharrak, eskubideak, erantzukizunak, helburuak eta jarduerak argi espezifikatuko dituzten akordio, hitzarmen edota kontratuen bidez.
  • Mundukideren filosofiaren, balioen eta printzipioen arabera.
  • Gure estrategian zehazten diren zeharkako ardatzak zainduz.

Hori guztia kontuan hartuta, Interkooperaziorako Sistemaren ideia definitu dugu, hau da, sistema bat non Mondragon mugimendu kooperatiboko eragileen ahalegina batu egingo den garapenerako lankidetzan.


Hauek dira sistema osatzen duten agente ezberdinak, bakoitza bere rol eta funtzioekin:

  • MUNDUKIDE proiektuen kudeaketa eta koordinazioaz arduratzen da.
  • LANKI Institutoa, ikerketa eta kooperatibagintza formazioaz arduratzen da.
  • MONDRAGON UNIBERTSITATEko ikasleek, praktika eta karrera amaierako proiektuak egiten dituzte. Irakasleek, formazio eman eta proiektuetan parte hartu dezakete.
  • Enpresa eta erakunde KOOPERATIBOAK baliabide ekonomiko, tekniko eta pertsonalak eskaintzen dituzte. Pertsona KOOPERATIBISTAK, jardunean edo jubilatuak, beraien esperientzia jarri dezakete Mundukide edo proiektuen baitan.
  • Inguruko beste GGKEekin elkarlana bultzatzen da, Mundukidek bultzatzen dituen proiektuetan kolaboratuz batetik eta herrietan sentsibilizazio kanpainak bultzatuz bestetik.

Partekatu / Compartir
  • Facebook
  • Twitter
  • RSS
Creative Commons-en baimena
CSS, XHTML1, WAI AA
::