GURE LAN ILDOAK
Giza-taldearen ezaugarrien arabera, bultzatzen da programa bat edo bestea...
Gure lan ildoak
- Garapen maila oso baxuko eskualde baten Garapen Sozioekonomikorako Eskualde Programak, bizi baldintza oso mugatutako komunitate eta herrialdeekin, pertsonen gaitasunak sendotuz, bizi baldintzak hobetzea dute helburu. Mozanbikeko distrito desberdinetan ari gara programa mota honekin lanean gaur egun.
- Garapen maila ertaineko herraildeetan Erakunde Indartze eta Garapen Sozioekonomikorako Programak, lidergotza eta antolaketa sendoa duten taldeekin, beraien beharrei erantzuteko lan eginez antolatzen diren mugimenduekin, enpresagintza, antolaketa eta kooperatibagintza arloa indartzen da, autoeraketan oinarritutako garapen sozio-ekonomikoa du helburu.
Brasilen MST taldearekin eta Cubako MINAZ eta MINAGeko kooperatibekin, Holgin probintzian ari gara programa mota honekin lanean gaur egun.
Mundukidek, bere lana garapen sozioekonomikorako Programak bultzatu eta laguntzen konzentratzen du, hauez gain, interkooperazioko beste ekintza batzuk ere egiten ditu, aurrekoen osagarri eta gure misioa betetze aldera:
- Esperientzien Elkartrukeko TRUKE programaren antolaketa eta kudeaketan parte hartzen dugu, HUHEZI-MU-ko LANKI institutoarekin batera.
- kasleen praktika eta karrera amaierako proiektuak Mundukiden, Programetan edo erakunde lagunetan egitea bultzatzen dugu
- Proiektu konkretuak laguntzen ditugu, betiere definitutako eragin esparru eta lan hildoetan
Eta guretzat oinarrizkoak eta lehentasunezkoak diren zeharkako bi lerro definitzen ditugu lan hildo guzti hauetan txertatzeko asmoz, genero berdintasuna eta sostengarritasuna.
Blogak
Estekak





