ANTOLAKETA

Mundukiden garrantzia handia ematen diogu antolakuntzari...

Mundukide diruz lagundu

Buletinera HARPIDETU

Mundukide
Sare sozialetan

  • Mundukide: Youtube 
  • Mundukide: Facebook 
  • Mundukide: Flickr

Antolaketa

PATRONATOA da Fundazioko erabaki organo gorena. Patronatuak BATZORDE ESKUORDEAn delegatzen du Gestio Plana, proiektu eta lantaldearen bi hileroko jarraipenaren ardura; Batzorde hau Patronatoko hiru ordezkari, langileen ordezkari bat eta bolondresen ordezkari batez osatuta dago.


PATRONATOAREN OSAKETA, 2010 ABENDUA

  • Mikel Uribeetxebarria, Lehendakaria (FAGOR TALDE-ko Ordezkaria).
  • Leire Uriarte, Lehendakariordea (MONDRAGON UNIBERTSITATEAren ordezkaria).
  • Arantza Laskurain, Idazkaria (MONDRAGON CORPORACION -eko ordezkaria).
  • Javier Etxaniz, (ANELKAR GGKEko ordezkaria).
  • Jaione Ugarte (BANOIA GGKEko ordezkaria).
  • Jesus Mari Astigarraga (DANOBAT TALDEko ordezkaria).
  • Jon Zeziaga (FAGOR TALDEA).
  • Jaime Zubia (FISC GGKEko ordezkaria).
  • Cristina Etxenagusia (HARREMAN GGKEko ordezkaria).
  • Felipe Pagaldai (HATXORROTX GGKEko ordezkaria).
  • Eneritz Pagalday (HIRUATX GGKEko ordezkaria).
  • Gorka Herranz (IRIZAR KOOP.E.ko ordezkaria).
  • Julen Madariaga (MAIER KOOP.E.ko ordezkaria).
  • Jose Ignacio Uharte (MAPSA KOOP.E.ko ordezkaria).
  • Juan Carlos Nieto (MATRICI KOOP.E.ko ordezkaria).
  • Dani Perez (ORKLI KOOP.E.ko ordezkaria).
  • Jose Miguel Lazkanotegi (ORONA TALDEko ordezkari).
  • Alberto Cereijo (SETEM GGKEko ordezkaria).
  • Xabier Mugarza (ULMA TALDEAko ordezkaria).

PATRONATOKO BATZORDE ESKUORDEAREN OSAKETA

  • Mikel Uribeetxebarria, FAGOR TALDEA (lehendakaria)
  • Leire Uriarte,MONDRAGON UNIBERTSITATEA (idazkaria)
  • Javier Etxaniz, ANELKAR GGKEko ordezkaria
  • Jose Antonio Mendikute, BOLUNTARIOEN ordezkaria
  • Enara Ruiz de Egino,LANGILEEN ordezkaria

ARLO EJEKUTIBOA

PATRONATOA da Fundazioko erabaki organo gorena. Patronatuak BATZORDE ESKUORDEAn delegatzen du Gestio Plana, proiektu eta lantaldearen bi hileroko jarraipenaren ardura; Batzorde hau Patronatoko hiru ordezkari, langileen ordezkari bat eta bolondresen ordezkari batez osatuta dago.

Arlo exekutiboari dagokionez, eguneroko kudeaketa prozesuen bidez antolatuta dago, prozesu bakoitzak bere kudeatzaile arduraduna du eta koordinazio eta ordezkaritza lanak egiten dituen zuzendari bat dago.Mundukiden garrantzia handia ematen diogu antolakuntzari, izan ere, neurri handi batean, honetan baitago funtzionamenduaren efikazia.

GESTIO SISTEMA, prozesutan antolatzen da. Prozesuen zutabe garrantzitsuena eta Mundukideren izatearen arrazoia batzen duena INTERKOOPERAZIO PROZESUA da, Mundukidek eskaintzen duen produktuaren izenean: Interkooperazio proiektuak eta programak (proiektu taldea), bakoitzak bere prozesu propioa daukalarik.

  • INTERKOOPERAZIO PROZESUAk beste bi prozesu klabe ditu euskarri gisa:

PERTSONEN PROZESUA, non Mundukiderako lan-talde egokia egitea du helburu, pertsona bakoitzaren garapenaz eta Fundazioaren parte izateak dakartzan beharrei, satisfazio maila altua ekarriko dion erara erantzuteaz arduratzen dena.

KOORDINAZIO PROZESUA, prozesu honek, Fundazioaren lana antolatzea, planifikatzea eta kudeatzea du helburu, prozesuen arteko koordinazio egokia bideratzea eta beharrezko diren informazio, bitarteko eta lan tresnak eskaintzea.

  • FINANTZIAZIO PROZESUA, non diru-iturri posibleak antzematea du helburu eta laguntzaileekin harreman estua manten­tzeaz gain, errekurtso ekonomikoen kaptazio ekimenak babestea.
  • KONTROL EKONOMIKO FINANTZARIO PROZESUA, Mundukideren programetan, proiektuetan eta Fundazioan, argitasun osoz, prozesu hau modu egokian eta zehatzean egiten dela ikuskatzeko eta ziurtatzeko, kontrol sistema eta metodoak eskaintzeko helburuarekin lantzen da. Kanpotik egindako auditoria batekin osatuaz.
  • KOMUNIKAZO PROZESUA, kolaboratzaile eta finantziatzaileak Fundazioaren izateaz eta lanaz informatzeko eta sentsibilizatzeko erabiltzen den prozesua da.
  • HARREMAN PROZESUA, Mundukideren interes esparruak kontutan izanda, prozesu honetan zeinekin, zertarako eta nola egin harremanak lantzen da eta beste erakunde eta instituzioekin elkarlanean aritzeko arrazoiak.

Antolaketa eskemaren taula

MUNDUKIDE FUNDAZIOA talde hauetako kidea da:

Funko, Fundazioen Euskal Kofederazioaren logoaEuskadiko GGKEen Koordinakundearen logoaPro Afrika Taldea, Afirkaren aldeko logoa

Creative Commons-en baimena