| Marrupa - Vahoxa Programa |
|
Lekuko Garapen Ekonomiko Sozial Programa: Marrupa Vahoxa Eremu geografikoa: Marrupako Distritoa, Niassa Probintzia, Mozambike. Lankidetzaren azalpena: 2007 urtean Marrupa programan lanean hasi ginenetik sei urte bete dira, eta epe honetan prgrmaren lehen lanaldia bete da. Ondoren denbora honetan garatu diren lanen azalpena emten dugu. Vahoxa hitzak "ostantza", "egunsentia", esan nahi du makua hizkuntzan. Eguna argitzeak zabaltzen duen sentimendu pozgarria. Eta senmendu hori hala da urruti bezain isolatua dagoen distrituan. Zergatik Marrupa? Giza Garapen Indizea (GGI), Nazio Batuek sortutako adierazle bat da. GGIa kalkulatzeko ekonomia, hezkuntza eta osasun arloko hainbat neurri hartzen dira kontuta eta helburua pertsonen bizi duin bat izateko duten (edo ez duten) aukera neurtzea da. Bada, indize horrek bi gauza erakusten dizkigu: Lehenengoa, munduan dauden desberdintasunak ikaragarriak direla. Eta hori ikusteko eskura dauden datu askoetatik bi bakarrik begiratuko ditugu: per capita errenta eta bizi itxaropena (ikus 1. irudia). Zenbat janari erosi ote daiteke? zer nolako etxean bizi? zer hezkuntza ordaindu? zenbatetan bisitatu ote daitezke senideak? herrialde batetan bataz beste, per capita errenta urteko 161 dolarretakoa denean? Edo eta zenbat hotz, bero, gose eta egarri? zenbat tratatu gabeko gaixotasun? zenbat istripu larri? Jasan behar ote dira bataz besteko bitzi itxaropena 40,5 urteetako izateko? Bigarrena, herrialdeen arteko desberdintasunak aleatorioak ez direla erakusten digu. Nolabait esateko, munduan badaude auzune aberatsak eta behartsuak. Eta gainera zonalde bakoitzaren barruan homogeneitatea oso nabarmena da. (ikus 2. irudia) Adibidez, goiko muturrean, lehen 20 herrialdetariko 16 europarrak dira, 4 Europar kolonizazio eta populatzetik sortuak, (EEBB, Kanada, Australia eta Zelanda Berria) eta 1 Asiarra (Japonia). Taularen beheko muturrean berriz: Mundu osoko 177 herrialdeekin osatutako zerrendan Sahara Azpiko Afrikako herrialde guztiak, azken 56 lekuetan daude. Azken 50etatik 37 Afrikarrak dira eta besteak Asiarrak (Haiti da salbuespen bakarra). Eta azken 24 herrialdeak, guztiak dira Afrikarrak. Ez da beraz kasualitatea 1go irudian Malawi eta Zambia aipatu izana. Kooperazioaren alorrean bi dira gehien aipatzen diren helburuak: gizakien arteko oinarrizko berdintasunean aurreratzea eta bizi duin baten aukerak guztientzako zabaltzea. Eta gaur egun bi ikuspuntu horietatik, zalantzarik gabe, Afrika da lehentasun nagusia. Batetik bertan ematen direlako giza eskubideen urratzerik masiboenak; zer da bestela 40,5 urtetako bizi itxaropena!. Eta bestetik, munduan dauden desberdintasun handiak berdintzeko modurik zuzenena, behe behean daudenen egoera hobeagotzea delako, adibidez Malawiko egoera hobeatuz Norvegiako per capita errentarekin duen 1etik 397ko diferentzia ere gutxituko bait litzateke! Sahara Azpiko Afrikarrek bizi duten egoera aldatzeko pertsona eta erakunde askoren parte hartzea beharko da. Ez da konponketa txiki bat. Urteak beharko dira, lan handia eta inbertsio garrantzitsuak. Ez dago laburbiderik. Mundukidek bere sorreratik helburu horretan laguntzea izan du asmo nagusia. Eta Marrupan asmo horrekin dabil lanean: inbertsio garrantzitsuak eginaz, bertako herriari aukera berriak zabalduaz, beraien proiektuetan lagunduaz, esperientzia kooperatiboaren gakoak beraien errealitatera moldatuz, eta batez ere, epe luzeko elkarlan batetan . Berriz ere misioak agintzen digun bezala: “esperientzia kooperatiboaren baliabide eta jakituria aportatuz”, eta “herrialde eta komunitate bakoitzaren protagonismoan oinarrituz”. Marrupa Vahoxa Programa Mundukiden 2000. urtean hasi ginen Marrupan lehen azterketak egiten eta 2002. urtean hasi ziren ekimen konkretuak. Denetara, 2000. urtetik hona, 7 kooperante eta 2.000.000€tik gora bideratu ditugu Marrupa Programara. Zer da, asko? gutxi? nahikoa? Zaila da hitz batez erantzutea, baina badira esan daitezkeen gauza pare bat:
Ondorengo lerroetan 2007an Marrupa Programak bideratutako ekimen garrantzitsuenak aipatzen dira: Errepide sarea Marrupa Programaren diseinua hastear zela, 2000. urtean, lekuko gobernua izan zen errepideen arazoa mahai gainean ipini zuena. Marrupako distritu osoan, zeina Gipuzkoa, Bizkaia, Araba eta Nafarroa bezain handia den, ez zegoen nekazal guneetara joateko batere biderik, hots, herri nagusitik kanpo bizi zen jende guztia (~40.000 pertsona, biztanleriaren %80) guztiz isolatuta bizi zen.
Marrupan nekazal guneen isolamendua apurtzeko errepide sarea eraikitzen 2002an hasi ginen eta 2007an lan honekin jarraitu da.. 2007 amaieran, sei urtetako lan gogorra eta gero, 2000. urteko egoera harri ia erabat buelta eman zaio: 190 kilometrotik gora bide berri eraiki dira (azken 40km ekin gabiltza lanean) eta 2009 bukaerarako Marrupako biztanleriaren %100a komunikaturik egongo da. Alegia jende guztiak izango du errepide bat bere etxetik ordu erdi baino gutxiagora, horrela bizikletaz hiru ordutan herrira iristeko modua izango du. Errepide sare berriak, zeinak gutxi gora behera Gipuzkoa bezalako azalera bat hartzen duen, jendearen bizimoduan izaten ari den eragin positiboa nabarmena da. Adibidez: nekazal produktu komertzialen salmenta laukoiztu egin da gaur egun distrituko diru sarrera nagusia izatera iritsiaz, eskola matrikulazioak eta osasun kontsultak igo egin dira, merkatu eta mikro-enpresa berriak sortu dira nekazal guneetan, etab.
Baina, horiez gain, errepide sarearen ekimen honek ezaugarri berezi batzuek izan ditu:
Nekazal kreditua 2002 eta 2003 artean Programak, une hartan Marrupan bizi zen gose egoerari aurre egiteko, mailegu sistema berezi batetan oinarritutako ekimen bat ipini zuen martxan. Ekimen hark oso emaitza onak eman zituen eta Programa eta nekazarien artean elkarlan giro positibo bat sortzen lagundu zuen. Esperientzia horretan oinarrituta eta nekazarien eskariari erantzunez, nekazaritzarako mailegu sistema bat lantzen hasi zen Programa. Ordutik hona hainbat aldaketa egin dira, lehenik kreditua produktutan izan zen, gero dirutan, ondoren interesak sartu ziren... denetara 8 kreditu kanpaina izan dira.
Maileguak balio txikikoak dira (~55€ bataz beste) eta nekazal ekoizpena bultzatzea dute asmo nagusitzat. 2002tik 2008ra 513 pertsona desberdini 1.233 mailegu eman zaizkie, denetara 2.067.087MZN (~63.000€) (ikus 5. irudia). Urteak aurrera joan ahala, bezero kopurua handitzen joan da, emakumeen parte hartzea ere bultzatu delarik bidean; nekazari eta programaren artean konfiantza eta ko-responsabilitate bat sortzen joan da. Gainera, nekazarien esperientzia handitu ahala orduan eta mailegu handiagoak hartu eta kudeatu ahal izan dituzte (ikus 6. irudia), eta orokorrean itzulpen tasa ere hobetzen joan da (ikus 7. irudia). Baratzak eta nekazaritza Programa Marrupan lanean hasi zenean, ez zen barazkirik ekoizten eta ez zen ureztatze sistemarik ezagutzen. 2005. urtean, baratzeko lanean experientzia zuten beste probintzi batetako nekazariak ekarri ziren, Marrupako nekazariekin lan egin zezaten eta ordutik ona lortu diren emaitzak ikusgarriak izan dira. Bitarte onetan Programak Marrupako 3 gaztek osatutako Bom Carril enpresari lagundu dio, gaur egun bera delarik nekazariekin bultzatzen diren ekimen gehienak kudeatzen dituena. Modu honetan landa garapena bultzatu eta kudeatzeko kapazitatea izango duen bertako enpresa baten sorreran laguntzen ari gara. 2007an 400 familiatik gora izan dira baratzak landu dituztenak, bertako teknikak erabiliaz 20 errekatik gora itxi dituzte ureztatze kanal txikiak egiteko. Teknika hauen aplikazioa, Bom Carrilen lana eta Programaren laguntza eta jarraipenaz Marrupako merkatuan barazki kopurura asko handitu da. Nekazaritza arloan, Bom Carrilekin elkarlanean, beste lan batzuk ere bultzatu eta laguntzen ditu Marrupa Programak, adibidez: arroz produkzioan tekniken hobekuntza, beste nekazal esperientzia batzuekin elkartrukeak, ahuntzen hazkuntza sustatzea, etab. Kooperatibagintza Marrupa Programan enpresagintzak leku bereziki garrantzitsua izan du hasieratik. Eta zalantzarik gabe lan ildo honetan egin du lanordu inbertsiorik handiena Mundukidek. Arlo honetan programaren funtzioak hauek dira: negozio ideia eta aktibitate berriak identifikatzea, talde sustatzaileak identifikatu eta trebatzea, talde hauei aurre azterketetan laguntzea, planifikazio eta martxan jartzean laguntzea, enpresen kudeaketan formazioa eta laguntza jarraia ematea, laguntza finantzieroa, etab. Helburua Marrupako pertsonei kooperatiba erako enpresak sortzen laguntzea da. Modu honetan distrituko ekonomia sustatu eta aberastasuna banatzeko asmoz. Urte hauetan Programak Marrupako 27 talderekin egin du lan, zeintzuetatik 14 aktibitate hastera iritsi diren. Arazoak eta zailtasunak mila dira: enpresa kultura falta, oinarrizko formakuntza baxua, merkatu murritza , erosketa ahalmen mugatua, laguntza eta jarraipen metodologia egoki beharrak, …. Bidean hainbat ekimen gelditu dira. 2007an haietako 7 taldek jarraitzen dute aktibitateekin, hauek 4 enpresatan bilduta ari dira lanean, ondorengo sektoreetan: errepide eta eraikinen mantenu, zaharberritze eta eraikuntza, zerratze lana eta aroztegia, arto-irintze errotak, ahuntz-hazkuntzaren sustapena eta nekazal zerbitzu teknikoak. Horretaz gain enpresa guztiak NEPAMAR izeneko elkartean daude batuta. Elkartea 2006. urtean sortu zen formalki eta hiru helburu ditu: kideen arteko elkarlana, kanpo laguntzen erakartzea eta enpresa berrien sustapena. 2007an elkartze eta elkarlan dinamika mantendu da eta elkartea sendotzeko bidean aurrerapausoak izan dira. Orokorrean esan beharra dago, batetik lan ildo hau duela sei urte pentsatu zena baino nabarmenki zailagoa suertatzen ari dela eta, bestetik, Marrupa bezalako testuinguru zail batetan enpresak sustatzeko moduari buruz asko ikasi dela bidean. Zalantzarik gabe epe luzeko bide bat izango da hau, baina pixkanaka emaitzak badatoz, ala nola enpresetako pertsonen ahalmenen hazkundea eta lidergo garrantzitsuen azaleratzea. Orokorrean 2007an Mundukiden, Marrupako herriarekin dugun konpromisoa berritze aldera hiru pauso garrantzitsu eman ditugu: Batetik Programaren ardura osoa hartu dugu (lehen Intermon-Oxfamekin partekatzen genuen), bestetik Mozanbikeko gobernuaren onarpen ofiziala lortu dugu eta azkenik 2008ko otsailean Niassako gobernuarekin lankidetza akordio orokor bat sinatu dugu. Marrupan egiten dihardugun lanean zer hobetu asko dagoenaren jakitun gaude. Lan batzuek ongi irten dira, baina badira beste asko zeintzuetan ez ditugun lortu espero genituen emaitzak. Ez da ez lan erraza. Ala ere, Mundukideren konpromisoa epe luzerakoa da, ziur bait gaude hori dela emaitza sostengarriak lortzeko era bakarra. 2007an urtean zehar, Programa honetarako espezifikoki, dirulaguntzak jaso ditugu Eusko Jaurlaritza (Garapenerako Lankidetza Zuzendaritza), Markinako MUNDUZABAL GKE eta Arrasateko HARREMAN GKE-tik.
|





