| X.Urteurreneko Ekitaldia |
|
Iragan Martxoaren 5ean 250 lagun inguru batu ziren Elgetan Mundukideren X.urteurrena ospatzeko.
Mundukide Fundazioak 10 urte bete berri ditu eta hori ospatzeko emozio eta sentimenduz betetako ekitaldia burutu zuten Elgetako Espaloia Kafe Antzokian Martxoaren 5ean. Ospakizunak ordezkarien hitzak, kooperanteen agurrak eta Fundazioaren ibilbidearen laburpen bideoa batu zituen besteak beste; eta amaitzeko luncha eta Oreka TX taldearen kontzertuaz gozatzeko parada izan zuten bertaratu zirenek. 10 urteko ibilbidea jarraitu du Fundazioak Debagoieneko hainbat erakundetako partaidek elkarlanean Mundukide proiektua martxan jarri zutenetik; baina hastapeneko filosofia eta ilusioari eusten diote egun Mundukide osatzen dutenek. Beraz, izan zirena, egun direna eta izango direna erakusteaz gain, haien helburuak berretsi eta finkatu zituzten ordezkariek. Horretarako, sortzaile, langile , fundazioaren enpresa eta erakunde laguntzaileetako ordezkari, kooperante eta proiektuetako herrialdeetako bizilagunak izan ziren ikus-entzunezkoaren protagonistak. Bide batez, Joxe Mari Sarasua zenari omenaldia egiteko beta hartu zuten antolatzaileek. Horretaz guztiaz gain, Brasil, Kuba eta Marrupan (Mozanbike) dituzten proiektuen berri eman zuten. Debagoieneko herri artekotasuna, konpromisoa eta zirrara izan ziren nagusi Mundukideren urtemugan. Ekitaldia hunkigarria izan zen eta oso harrera ona izan zuen; eta gaueko kontzertua berriz, jendetsua eta distiratsua. Nomadak TX dokumentalean oinarritutako zuzenekoa eskaini zuten bi txalapartariek perkusio, kontrabaxu, saxo, gitarra eta albokaz lagunduta; eta munduari bira emanez txoko ezberdinak ezagutzeko aukera paregabeaz gozatu zuten hurbildu ziren 250 lagunek.
|
berriak
RAMON RUBIAL SARIA
RAMON RUBIAL FUNDAZIOAk 2009ko Elkartasun eta Lankidetzako saria Mundukide Fundazioari eman dio Kooperatiba eta orokorrean lan munduaren elkartasuna herri pobretuenetara bideratzen egiten duen lanagatik.
Truke Programa habian da
TRUKE PROGRAMA: Ekonomia solidarioaren ildotik kudeaketa ekonomiko soziala lantzen duen ikastaroa.
HAITI
Mundukide Fundazioa eta Harreman GGKE elkartearen arteko Haitirako laguntza akordioa
ESK eta Kooperatibismoa
"Erantzunkizun Sozial Korporatiboa eta Kooperatibismoa"
Mundukidek ESK eta kooperatibismoaren inguruan egiten duen lana azaltzen duen artikulua argitaratua.