|
Mundukide Fundazioaren misioa lan munduaren solidaritatea garapen bidean dauden herrialdeekin errealitate bihurtzea da. Horrela, 1999ko maiatzean, MCCko kongresuko Batzorde Iraunkorrak, elkartasunarekin lotutako printzipio kooperatiboak garatu eta aplikazioa emateko Fundazioaren sorreran bultzatu eta bertan parte hartzea erabaki zuen. Garapenerako kooperazioan aplikatu nahi diren printzipioak ondorengoak dira: - INTERKOOPERAZIOA
- ERALDAKETA SOZIALA
- KARAKTER UNIBERTSALA
Elkartasun kooperatiboa errealitate bihurtu nahi da justizia soziala eta demokraziaren bila dabiltzan komunitateekin, eraldaketa potentziala duten komunitateekin, gure esperientzia kooperatiboarekin bat egingo dutenekin, eta bi direkziotan esperientzien elkartruke bat eratuko duen interkooperazio sistema bat sortzeko aukerarekin. Zentzu horretan Kooperatiba ugarik laguntzen dute Fundazioa fondo ekonomiko, ezagutza, pertsona eta kudeaketa tresnen ekarpenarekin; printzipio kooperatiboak errealitate bihurtzeko asmotan: 
|
|
Gehiago irakurri...
|
|