Emakumea Kuban eta Brasilen

Atzera

Elkarrizketa: Anisley Duran Mateos (Kuba)

Mundukideren kontrapartea den GESAI enpresako koordinatzailea.

- Egiten al da Kuban ekimen berezirik martxoaren 8a dela eta?

Kubako eta munduko emakumeentzat hain garrantzitsua den egun honetan, justizia eta berdintasuna lortzeko ahaleginak oroitzen eta ospatzen dira. Kubako probintzia guztietan festa txikiak antolatzen ditugu, gizon edo emakume, hizkuntza, nazio, erlijio edo eta kultura edozein izanda ere, gizaki guztion eskubideak berdinak behar dutela izan aldarrikatzeko.

Egun honetan, lantegi bakoitzean gizonak emakumeen zerbitzari bihurtzen dira eta beraiek egiten dituzte lanak, honetaz gain, lore bat oparitzen digute postal polit batekin batera.

Martxoak 8an, 1857. urtean New Yorken ehune lantegi batean, emakume talde batek egindako greba eta borroka gogorarazten da. Greba honekin 10 orduko lanorduak eta gizonen pareko soldatak eskatzen zituztelarik.

Ekintzari erantzunez, okupatutako eraikinari sua eman zitzaion, ateak ez irteteko bezala trabatuaz, ondorioz 129 emakumek galdu zuten bizia.

Ordutik, nazio guztiak elkartuaz, Emakumeen eskubideak aldarrikatzeko Nazioarteko eguna izendatu zuten Martxoaren 8a.

Zer izaten du kontutan Mundukidek gestionatzen dituen proiektuetako emakumeen ongizatean dagokion ekarpena egiteko?

Formaziorako antolatzen ditugun, kurtso, tailer eta beste ekimenetan ere, parte hartzaileen %50 emakumea izan dadin ahalegintzen gara.

Enpresa planak garatzerakoan ere, genero polítika kontutan har dezaten lan egiten da, beste edozein kriterio gisa, ezinbesteko bihur dadin.

Elkarrizketa: Maitane Baskaran (Brasil)

Maitane Baskaran da Eroskik Kooperatibak, Movimiento Sin Tierra, Lanki eta Mundukiderekin elkarlanean, Brasileko garapenerako kooperazio programa barruan egiten duen ekarpen garrantzitsuari aurpegia jartzen dion emakumea.

Proiektuaren xedea, bertako supermerkatu bat kooperatiba bihurtu eta aurrerantzean, gestio eredu berdintsua izango duten beste denda batzuk zabaltzea da.

Ekimena martxan jartzeko, Eroskiko Aholkularitza legal arloko langilea den Maitane Baskaran Brasilgo Paraná probintzian dago, urte betean proiektuak behar duen garapen juridiko guztia gestionatzeko eta bide batez Eroskik dituen balore eta jakituria transmititzeko.

- Nola ikusten duzu emakumearen egoera Paranáko inguru horretan?

Egia esateko emakumea oso maila baxuan kokatzen da bai arlo sozialean eta baita ekonomikoan ere. Beraien rola haurrak izan eta hauek zaintzera mugatzen delarik.

Egoera hau aldatze bidean dagoela esan dezakegu, emakumeak egunean gero eta pauso handiagoak ematen baititu lan merkatuan eta unibertsitatean egoteko, baina esan beharra dago oraindik egiten dituzten lanak “emakumezkoenak” deritzatenak izaten direla, supermerkatuko kajera, andereino, estetikalariak, ile-apaintzaile…

Bestalde, esan beharra daukat oso pozik bizi direla eta lan horietan jarraitzea nahi dutela.

- Zer izaten du kontutan Mundukidek gestionatzen dituen proiektuetako emakumeen ongizatean dagokion ekarpena egiteko?

Uste dut Mundukidek emakume gehiago kontratatu beharko lituzkeela. Ez dago “gizon lanetan” emakumeak ikustea baino hobeagorik egoera normalizatu baterantz pausoak eman ahal izateko. Hasieran kosta egiten da, baina emakumeok hori eta gehiagorako gaude gertatuta eta.

Mozambique Montepuez

Noelia Zafra Madrildarra da eta 3 urte daramatza Mundukiderekin Montepuezeko Programako koordinatzaile lanetan. Nekazal ingenieria da eta hainbat urtetako esperientzia dauka kooperazioan

- Nola ikusten duzu emakumearen egoera zure inguruan ?

Emakume afrikarraren egoerak, emakume europarrak ohituta gaudenarekin ez dauka zer ikusirik. Emakume afrikarra familiako ekoizpen buru da, lurraz arduratzen dena, eta janaria, egurra eta ura ekartzeaz, umeak, zaharrak eta gaixoak zaintzen dituena…

Familia mantentzeko ardura dauka baina ez du ahotsik eta aginterik gizartean edo politikan. Europarrekin konparatuta, diferentziarik handiena zera da, familia eta bera mantentzeko bide bakarra ezkontzea dela.

Txikitatik familiarentzat elikagaiak lortzeko dago hezita baina ez etorkizun profesional bat edukitzeko. Hemengo emakumeek mantentzeko duten bide bakarrenetarikoa ezkontza da. Sarritan amodiorik gabeko ezkontza, gehiago kontratu kutsua duena eta guk ulertzen dugun ezkontza erromantikotik oso urruti.

- Zer izaten du kontutan Mundukidek, proiektuetan emakumeen egoera hobetzeko?

Mozanbikeko proiektuetan emakumeari ekoizpena eta ekonomia hobetzen laguntzen zaio, pertsona bakar gisa edo eta familiaren eredupean bizitza garatzeko aukera izan dezan.

Partekatu / Compartir
  • Facebook
  • Twitter
  • RSS

Atzera

Creative Commons-en baimena