…eta nekazariek hiriburua hartu zuten!!
Milaka izan dira gaur Aracajun bildu diren lurrik gabekoak, milaka beraien eskubideen eta bizi-baldintzengatik oihu egin dutenak. Iritsi berriak garen honetan hizkuntzaren jokoan pattal gabiltza eta honek mugak jartzen dizkigu harremanak sendotzeko orduan. Gaurkoan ordea, hitzen lekua begiradek hartu dute eta suelto ibili gara ur hauetan. Bizipenez eta sentimenduz beteriko begirada festa izan da gaurkoa eta honek edonor “bertako” sentiarazten laguntzen du. Bertan zeuden Gismario, Gileno, Manoel, Careca, Gislene eta besteak ere, eta denek galdetu digute zuen berri: Onde ficó Asier? Como está Ibon?
Esan dezaket gaurkoak aurkezpen-egun zentzua eduki duela guretzat, harreman berri baten hasierako ekitaldi gisa; baina baita orain arte egindakoaren esker ona adierazteko unea ere. Ongi dakit bai, gaur jaso ditugun begirada horiek neurri handi batean zuentzako izan direla, orain arte egindakoren seinale.
Mugimendu honek badu erakarpen indarra pertsonak elkarrengandik hurbil kokatzeko eta bakoitzaren ekarpenak kolektibotasunera bideratzeko. Gaur lurrik gabeko sentitu naiz, baita Mundukideko ere.
Bihar beste egun bat izango da, secretarian pasako dudana, baina gaurkoak luzarorako arrastoa utzi digu…
PD: Hemen gaurko martxan Leirek hartutako momentu bat: http://vimeo.com/26892421

Albisteak
- Mundukide DEVinfo web orrialdean!
- 18 lider etorri dira Latino-ameriketatik Masterrera
- Agro-ekologiarantz bidea
- Ana H. Borbolla
- Lankidetza
- Azken berriak dakartza 25. buletinak
- 2011ko lorpenak eta erronkak
- Mundukideko langileak eta boluntarioak egun batez batera Arrasaten
- Urteko topaketa nagusia
- Denon onerako ekonomia- videoa
- Eman zure kreditua orain!
- Emakumearen indarra
- Nekazal kanpaina berria zabaldu da Marrupan
- TERRA VERMELHA: Canturiguaçu eskualdeko MSTkoen boletina
- Supermerkatu berria Eroskiren aholkularitzapean
Blogak





