Marrupa distritua, Mozanbikeko iparraldean, Tanzania eta Malawi artean kokatzen den Niassa Probintzian dago. Bertan 58.000 biztanle bizi dira, gehientzuenak nekazaritza ogibide dutelarik.
Badira ia hamar urte Mundukide Fundazioak Marrupan garapenerako programa abiatu zuenetik. Hamar urte hauetan Marrupako gizartearen bizitzeko eran garapen nabarmena antzeman da . Garapen eta hazkuntza horretan Marrupa Programak ekarpen garrantzitsua egin du bertako pertsona eta erakundeekin elkarlanean.
Marrupa Programak, sortu zenetik gaur egun arte, ekimen asko eta ezberdinak burutu ditu. Programa bera ere urteekin, hasi, garatu eta hobetu delarik. Hasiera batetik mantendu duena lan estiloa izan da, egiteko era: Hurbiltasuna, entzun eta ikasteko grina, elkar konfiantza eta epe luzeko konpromisoa direlarik Programaren ezaugarri nagusiak.
Programa integrala izatetik eta esparru askoetan lan egitetik, urteekin, efizientzia helburu izanik, hiru esparrutara mugatuaz joan da:
Hiru ildo hauetan aritu da gehien bat MDKD. Programaren helburu nagusia, era justu eta jasangarri batean Marrupako biztanleen errentak igotzea izanik.
Beti ere, garapen zabalago baten norabidean oinarri ezinbesteko gisa.
Marrupan nekazaria izanik biztanleriaren zati handiena (%80-90), ezinbestekoa da bertako garapena bultzatzeko nekazaritzan lan egiten duten pertsonen bizi eta baldintzak hobetzea. Horretarako eta NEKAZAL KREDITUA oinarri hartuaz suztapen ezberdinak bultzatu dira :
Barazki, frutarbola eta ahuntz ekoizpena
Ekimen hauen oinarria, herrialdeko beste eremu batzuetako esperientzia aurreratuagoak partekatzea izan da eta arlo honetan egindako lanak fruitu ederrak eman ditu. Nabarmenena eta ikusgarriena BARATZETAN eman den aurrerapausoa izan da.
Marrupan, Gaur egun, orain dela urte gutxi ez bezala, artoa eta tabakoaz gain BARATZEKO PRODUKTUAK ere alternatiba berri dira nekazari askorentzat. Momentuan arroza eta ahuntz taldeak ere, aurrerantzean alternatiba egokiak izan daitezen lanean ari da MDKD.
Marrupan arroza lantzeko erabiltzen zituzten teknikak hobetzea eta garatzea izan da helburu.
Ahuntzen haztea bultzatu da Marrupan, ahuntzak erraztuz eta zaintzako formazioa eskainiz.
Gaur egunarte 95 familik jaso dute programatik ahuntzen hazkuntzaren inguruko formazioa.
Nekazal garapenaz gain, Marrupako garapen prozesuan bertako aktibitate ekonomiko eta enpresen sortze, zabaltze eta hobetzea helburu izan ditu programak hasieratik. Arrasateko esperientzia kooperatiboan enpresa kooperatiboak erakutsi duten garapen potentziala izan da inspirazioa, beti ere, lekuan lekuko nabariak diren ezberdintasun itzelak kontutan hartuta. Helburua ekimen ekonomiko partizipatiboak sortzen eta hasten laguntzea izan da. Horretarako asistentzia tekniko, formazioa eta finantziazioa erabili ditu programak.
Nekazal arloan ez bezala, enpresa arloan ez dira aurredefinitutako helburuak lortu. Oraindik ez da metodologia egokia aurkitu eta lan asko dago egiteko beraz.
Egoera honen inguruko ausnarketa eginez, estrategia berri bat hasi da inplementatzen 2009tik aurrera. Estrategia honek pertsona ekintzaileak laguntzea du helburu. Mikro-aktibitate ekonomiko txikiak sortzeko oinarrizko formazioa eskaintzea dira enpresa kudeaketa alorrean. Formazio hori gero produkziorako kreditu txikiekin osatzen delarik.
Garapenerako proiektuaren oinarri gisa, Programak azpiegitura ezberdinak eraikitzen lagundu du. osasun zentroa, eskola eta bideen eraikuntzan parte hartu du urte hauetan zehar. BAINA nekazal ERREPIDE sarearen eraikuntza izan da inpaktu gehien eduki duen azpiegituretako lana. Lana bertako administrazio eta beste erakunde pribatu batzuekin batera egin da eta emaitza ikusgarria da: Gaur egun 180 kilometro berri daude eraikita programatik lideratutako errepide sarean. Sare berri honen bitartez bertako biztanleen bizitza baldintzak eta aukerak nabarmen hobetu dira.
Bidegintzan gastatu dena kontutan hartuta, esan dezagun errepideei esker 8 aldiz biderkatutako etekina etorri zaiola Marruparri bueltan nekazaritzaren bitartez. Hau da nekazal salmentak ikarragarri egin dute gora.
Errepideek ematen duten konekzioei esker, merkatu berriak sortu dira, eskola berriak eraiki dira eta auzune berriak sortu dira errepide ertzean.
Marrupako Programaren urteetako lanak, nahiz eta enpresagintza arloan erresultatu eskasak eduki, orokorrean fruitu onak ematen ari da. Edozein garapen prozesuk sakoneko aldaketak eskatzen ditu. Garapena helburu, antolatzeko era berriez hornitzea edo produzitzeko modu berriez jabetzea ez da bi egunetako prozesu batean egiten. Beharrezkoa da epe luzeko lan iraunkor bat. Zentzu horretan, oraindik garatzeko asko dagoelako eta garapen horretan lagundu genezakeelako, jarraituko du Marrupa Programak aurrerantzean ere Marrupako pertsonekin elkarlanean
Mundukidetik pertsona eta jendarte bidezkoagoetara aldatzea bilatzen dugu, eta norbere buruaren kudeaketa maila altuagoetara arlo guztietan, genero-harremanak barne; ikuspuntu horretatik, autonomia funtsezkoa da pertsona, elkarte eta herri bakoitzak nolako jendartea nahi duen erabaki dezan.